
-Gaztea zinenean zen nahi zenuen izan handitzean?
Gaztea nintzenean ez nekien ondo zer izango nintzen, baina historia ikasten hasi nintzen eta ikasi eta gero lizenziatua izan ondoren ez zegoen aukera handirik. Azkenengo momentuan hezkuntza munduan bukatu nuen, zer egingo nuen ondo ez banekien ere, ia-ia kasualitatez hasi nintzen lan honetan.
-Noiz eta non hasi zinen irakasten?
Beno, ba, ni Astrabuduan hasi nintzen irakasten, duela 20 bat urte aniztasun kurrikularreko talde batean, ikastea asko kostatzen zaien ikasleekin
-Gizartez aparte, beste arloren bat inoiz irakatsi duzu?
Nik geografia eta historia emateko baino ez dut ikasi; beraz, arlo horiek besterik ezin dut irakatsi.
-Zergatik aukeratu zenuen Arrigorriagako institutua ?

- Inoiz ikasle bati "mania" izan diozu, begiz jota izan duzu?
Maniagatik ulertzen dena inoiz ez, nahiz eta batzuetan ikasle batzuen portaerak hori baino gehiago merezi duen. Niretzat denak izango dira nire ikasleak eta saiatzen naiz ondo eta berdin tratatzen guztiak, berriro diot, batzuetan zaila den arren, eta noizean behin, uste orokorraren kontra, begikoak ditudan arren.
-Badakigu nekazaritza arloan aritutakoa ere bazarela; azalduko diguzu zelako animaliak dituzun baserrian?
Bilbon bizi naiz eta hori esatean denak pentsatzen dute hirian bizi naizela, baina inguruetako mendietan hainbat baserri daude. Ni hango baserri batean bizi naiz, behiak eta txahalak ditut. Asteburu honetan, esate baterako, jaio zen bat; horregatik, orain goizaldeko bostetan altxatu behar dut esnea emateko…Ardiak, txakurrak, zaldiak eta beste animalia asko ere baditugu.
-Norbaitek laguntzen dizu baserrikoak gobernatzen zu institutuan zauden orduetan?
Bai, gure etxean aita eta biloba ere bizi dira… Gainera, orain biloba langabezian dagoenez, ni institutuan nagoen orduetan berak hartzen du baserriko lanen ardura.
-Nola moldatzen zara baserria zaindu eta irakasle lanak aurrera ateratzeko?
Kontuan hartu behar dugu baserriko lanak denbora librekoak direla eta nire benetako lana irakaskuntzakoa denez, inoiz ezin izango ditut pilo bat behi izan, zaila izango nukeelako denen kargua hartzea.
Dani Cantos / Nerea Bilbao ( Prentsa tailerra)
No hay comentarios:
Publicar un comentario