Duela egun batzuk, azken Eskola Kontseiluan, gure Antolamendu eta Jarduera Araudiaren (AJA) erreforma onartu egin zen, gailu mugikorrak beste baliabide bat bezala erabili ahal izateko. Aldaketa dokumentoaren 49. artikuluan ikus daiteke.
Onartu zenetik, jada, ikasleak sakelakoarekin esperimentatzen ari dira, erabilera ludikotik harantz dituen posibilitateak egiaztatzeko. .
Lehenengo jarduera matematika Alex Aginagalde irakasleak prestatu zuen Kahoot! aplikazioa.Kahoot jokoan oinarritutako erantzuneko sistema da, gure ikasleen feedback-a denbora errealean lortzen duena. Irakasleak galdera batzuk prestatu eta arbelean proiektatzen ditu. Ikasleek segidan mugikorra erabiliz segundo batzuetan erantzun behar dituzte, haien artean lehiaketa bat sortuz. Motibagarria benetan, argazkietan ikusi ahal den bezala!
Bigarren jarduera CA zientzia-arloko Piedad Aurrekoetxea irakasleak burutu zuen. Horreratarako Errealitate Areagotuko aplikazio batez baliatu zen: Elements 4D. App honekin, ikasleek elementu kimikoen ezaugarriak (zenbaki atomikoa, egoera,...) aurki ditzakete, fisikoki elementu horiek haien eskuetan egongo balira bezala. Datu horiekin, fitxa bat bete behar zuten. Ezuste-aurpegiak nagusi ziren bertan!.
Gure institutuan, argi dugu heziketak debekuen gainetik egon behar duela. Gure ikasleei telefono mugikorrek ikasteko ere balio dutela erakutsi behar diegu, bestela jolastu edo txateatu baino ez dute egingo aparailu azkar horiekin. Aprobetxa dezagun duten heziketa-ahalmena!
Juan Carlos Guerra (IKT arduraduna)
No hay comentarios:
Publicar un comentario