Maiatzaren 3an, Ugaon, herri krosseko zortzigarren
edizioa izan genuen Goizeko hamaiketatik eguerdiko ordu bata arte iraun zuten
lasterketek; lehenak prebenjaminak izan ziren (4-6 urte bitartekoak), 400
metro egin
behar izan zutenak. Ondoren, benjaminak (7-10 urte bitartekoak) ibilbide
berarekin. Alebinak eta lehen urteko infantilak segidan (11-13urte bitartekoak
)1.100m egin behar zutenak. Bigarren urteko infantilak eta kadeteak (14-16
urtekoak), 2,2km-ko ibilbideari aurre egin behar izan zioten eta, azkenik,
senior korrikalariek (17 urtetik gorakoek) 5,5km osatu izan behar zuten. Bi
ugaotar suertatu ziren saridun biak ala biak bigarren heldu zirelako helmugara:
benjaminetan, Kerman Goikuria; kadetetan, 3.D taldean dabilen Josu Gutierrez ikaslea.
Sariei dagokionez, kategoria
bakoitzeko hiru lehenengoei kopa bana eman zitzaien eta seniorretan lehenengo
neska eta mutilari, txapela eta 100€ko txartela, Ugaoko dendetan gastatzeko. Horretaz aparte, Ugaoko lehen neska eta mutilari sari bana eman
zieten. Sari banaketa bukatutakoan, ondorengo sarien zozketa egin zen:
telebista bat, tablet bat, Bilbao Basket ikusteko lau sarrera, sei ardo kutxa, gazta eta pernila.
Josu Gutierrez/ Aitor Sanfrutos ( prentsa tailerra)
No hay comentarios:
Publicar un comentario