Argi dago negu luze eta izoztuak diren parajeetan imajinazioa piztu behar dela elurra eta hotz ikaragarria besterik ez dagoelako. Horrela sortu dira Suedia, Norvegia eta Europako zein Amerikako Kanada moduko herrialdeetan izotzari edo elurrari lotutako kirolak. Hemen guri arreta erakarri diguten batzuk:
Bobsleigh
Izoztuta dagoen pista batetik etzanda lera txiki baten gainean botatzean datza. 120 Km/h harrapa daitezke. Goiti-behera moderno modukoan, bi,hiru edo lau pertsona joan daitezke; ez du motorrik, beherako indarrarekin abiadura hartzen duen tramankulua baita. Ikusi ondoko bideoa eta hemen ezin badaiteke egin ere, gozatu hor ikusten dituzuen irudiekin.
Curling
Petanka jokoaren antzekoa da, XVI. mendean Eskozian sortu zena izoztutako lauetan. Gaur egun izotzezko pista batean jokatzen da, 4 jokalari dituzten bi taldek batak besteearen aurka jokatzen dute. Helburua 20 kiloko 8 harri, bota eta irristatuz markatutako bazterreko itu batetik beste bazterreko ituraino dauden 45 metroak egitean datza. Bigarren itutik gertuen gertzen denak irabazten du. Harrigarriena granitozko harriak, behin jaurti ondoren, izotzezko pista erratzarekin pasatzen da, izotza berotzearren eta harriak abiadura har dezan. Kanadan, Estatu Batuetan eta Europako iparraldean jokatzen dute gehien bat.
Heliesqui
Kirol berria ez den arren, hemen ez da oso ezaguna. 60. hamarkadan hasi zen praktikatzen. Normalean, Kanadako muinoetara joaten dira, izugarria delako. Espainian, batzuk, kirolean ondo trebatuak, Pirinioetako mendi magaletatik behera jaisten dira.
Kontua helikoptero batean muino altu batera igotzean datza, gero handik eskiak aldean ibili gabeko pistetatik jaisteko. Itxuraz oso ondo egon behar da prestatuta, sasoi oneanesan nahi dugu, arazoak ekiditzeko. Eskiak normalak baino zabalagoak eta gehiago pisatzen dute.
SNOWBOARD
Snowboarda 1960. urtean sortu zen. Elurrez estalitako malda batetik ohol baten gainean ibili eta akrobaziak egitean datza. 1988 Estatu Batuetan Joko Olinpikoetan sartu zuten lehen aldiz. Praktikatzeko tabla, finkatzekoak eta botak behar dira derrigorrean, eta gero elurrerako arropa aproposa.
SPEEDRIDING
Eskiak, abiadura eta hegaldia konbinazen ditu kirol honek. Eskiatzaileentzako eta parapentea egiten dutenentzat da gehien bat kirol hau. Hegan egiten denean bezalakoa sentsazioa sentitzen da kirol honetan.
Speedriding 2003. urtean jaio zen Frantziako Alpeetan, parapenteak haien medi hegietatik bota zituztenean. 2008. urtean, fama hartu zuen eta 2000 pertsonatik gora aritu zen kirolean. 15 eskola ere ireki dituzte jarduera berria erakusteko Frantzian ez ezik, Alemanian eta Suizan ere.
SNOWBIKE
Snowbike bizikleta batekin praktikatzen den kirola da. Bizikleta gurpilak izan ordez eskiak ditu. 1961ean Insbrucken (Austria) sortutako kirola 1967. urtean, Joko Olinpikoetan sartu zuten eta 1994. urtean munduko abiadura recorda lortu zuten..
Eta, badakizue halako kirolak gustuko izanez gero, animatu nahi zaituztegu, beti ere sasoi onean bazaudete eta arriskurik hartzen ez baduzue. Beti zuhurtziaz jokatu!
Ander Higueras eta Ane Agirre ( Prentsa tailerra)
No hay comentarios:
Publicar un comentario