Aurten apirilaren 11, astelehena, izan zen txangoa egiteko aukeratutako eguna. Zer egingo..., eta Bilbo - Bilbo txalupaz izeneko ibilbideari ekiteko prest geunden galdetzean, guk baietz. Itsas museoan hasi eta Arriagaraino, eta Arriagatik berriz buelta Itsas museora.
Bi orduko bide lasaia izan zen, Bilboko itsasadarraren historiari buruzko kontuak entzuten eta jolasten.
Neoprenoak, txalekoak, txubaskeroak, etabar, bertan utzi zizkiguten. Guk txankletak, bainujantzia edo praka laburrak, eta kamiseta bat (neoprenoaren azpian jartzeko) eraman behar izan genituen: Bestetik, bokata bat (edo bi) ere motxilan sartu genituen, goiz osoan arraunean ibili eta gero indarrak berreskuratzeko aproposak izango zirelakoan.
Osteratxoari Bilbon goizeko 9:30ean guztiok elkartuta eman genion hasiera San Mames berriko ezkutuaren azpian.
No hay comentarios:
Publicar un comentario