Apirilaren 23an, larunbatean, Elhuyarrek Zientzia-azoka antolatu zuen Bilboko Plaza Barrian eta han egon ziren Kultura Zientifikoko gure ikasleak, egin zuten D bitaminaren proiektua erakusten. Ikasleak 12:00etatik-14:00etara eta 17:00etatik -19:00 arte egon ziren haien postutik egindako proiektua hurbiltzen zitzaienei azaltzen.
Sariak 20:00etan banandu ziren
Batxiko ikasleek eurek azalduko dizuete zertan datzan D bitaminaren ikerketa:
D BITAMINAREN IKERKETA 2015-2016-
Lehenengo batxillergoko Kultura Zientifikoko 21 ikasle gara. Ikasgai honen zati bat proiektu bat egitea da eta horregatik D-bitaminari buruzko proiektua egitea erabaki genuen. Ideia irakasleak proposatu zigun eta ondo iruditu zitzaigun alderatzea beste leku batzuetan lortutako emaitzak guk lortutako emaitzekin.
Ikaskideen bitamina kantitatea aztertzea izan zen gure helburua, Gaur egungo gizartean bitamina horren eskasia dagoela jakin izan dugulako. D bitaminaren gabeziak hezurrak ahul ditzake eta baita bi gaixotasun eragin ere: errakitismoa umeengan eta osteoporosia helduengan.
Aldagai batzuk aukeratu genituen D bitaminaren mailak aztertzeko, hau da, zeren arabera zen altuagoa edo baxuagoa: eguzkipean gauden denbora eta elikagai konkretu batzuen ingestioa, hain zuzen ere, atuna, makailua, sardinak eta esnea. Datuak jakiteko inkesta bat sortu genuen.
INKESTA
Inkestak jasotzen genituen heinean, erantzunak Excel batean ordenatzen genituen: ikasle bakoitzarenak eta kronologikoki. Hilabetero jasotako erantzunen ehunekoak kalkulatuz, ikusten genuen ea zenbat boluntariok erantzuten zuten astero. Egia esanda, boluntario guztiek ez zuten astero erantzuten. Azkenean, eguzkipean egondako orduak, atuna, makailua, esne mota eta kantitatea, eta sardina kopuruaren batez bestekoak kalkulatu genituen, bakoitzak bere unitate egokian.
Beste alde batetik boluntarioen masa eta altuera neurturik, GMIa kalkulatu genuen. Beste aldagai bat izan zitekeelakoan geunden. GMIa, pertsona baten masa eta pisuaren arteko erlazioa da. Kalkulatzeko, hurrengo formula jarraitu behar da:
masaaltuera2
Odol laginak laborategira eraman zituen eta bertan analizatu zituzten jakiteko zenbat ng/dl-ko 25-hidroxikolekaltziferol geneuzkan, elektrokimioluminiszentzia teknika erabiliz.
Espero zenaren kontra lortutako emaitzek ez dute lotura handirik izan haien artean. Adibidez eguzki-argipean egondako denbora asko egon arren, D bitamina maila baxua izan da hainbat ikaslengan, beharbada oso subjetiboak izan direlako inkestetako datuak.

Lortutako datuekin, grafikoak egin genituen.
Pertsona bakoitzak zer D bitamina kantitate zehatza zeukan jakiteko, odol laginak behar genituen, horretarako Medicosta laborategi klinikoko Mikel Longa medikua etorri zen.
Odol laginak laborategira eraman zituen eta bertan analizatu zituzten jakiteko zenbat ng/dl-ko 25-hidroxikolekaltziferol geneuzkan, elektrokimioluminiszentzia teknika erabiliz.
100 ikasleren datuak erabiliz hauek izan dira emaitzak:
Ikasleriaren %21ek D bitamina gabezia du,%57k D bitamina gutxi,baina erlatiboa, dute eta %22k D bitamina maila egokia dute.
Espero zenaren kontra lortutako emaitzek ez dute lotura handirik izan haien artean. Adibidez eguzki-argipean egondako denbora asko egon arren, D bitamina maila baxua izan da hainbat ikaslengan, beharbada oso subjetiboak izan direlako inkestetako datuak.
Aholku moduan,hobe uda ostean neurtzen bada D bitamina maila, neguan eguzki gutxiago dagoelako eta arropak eguzki-izpiak gure azalera hel daitezen oztopatzen baitu.
ESKERRIK ASKO BOLUNTARIO GUZTIEI!!!!
Eugenia Grijalvo eta Batxiller 2ko Kultura zientifikoko ikasleak
No hay comentarios:
Publicar un comentario