jueves, 19 de mayo de 2016

BIZKAITARRAK BREIZH-EN


Apirilaren 21ean ailegatu ginen gaueko bederatziak inguruan Bretainiara, Karaix izeneko herrira hain zuzen, gure esperientzia berriari hasiera emateko irrikan. Ez ziguten espero genuen ongietorria eman, janaria ez baitzen uste genuen bezain ona. Gauean logelak aukeratu genituen bost eta lau pertsonetako logelak, neskak eta mutilak banaturik; egia esan, ideia ikasle batzuoi ez zitzaigun batere dibertigarria iruditu, baina azkenean oso ondo konpondu ginen eta ederto pasatu genuen. 
Seko lo egin odoren, lehen egunean, joko zeltiarrak erakutsi zizkiguten gehienak punteria jokoak ziren, antzinako ohiturei jarraiki egiten zirela ikus genezakeen. Otorduak institutuko jantokian egin genuen arren, asko ez zitzaigun gustatu. Arratsaldean, ordu libreak izan genituen, bretoien gurasoak edo autobusak etorri arte. 
Asteburua bakoitzak egokitutako ikasle bretoiarekin igaro zuen. Gutariko gehienak urrun zeuden lagunengandik; beste batzuek, ordea, zortea izan genuen eta elkarrekin egon ginen asteburuan zehar. 
Bretoien etxera 18:00ak aldera helduko ginen. Urduri geunden ez baikenuen inor ezagutzen. Gure trukeko ikaslearen gurasoak ezagutu eta etxea pixka bat nolakoa zen ere ikusi ondoren, arratsaldean Morlaix hirirako osteratxoa egin genuen. Asteburua Morlaix eta Pleyver-kvrist inguruan igaro genuen. 

Igandean beste bretoi eta bizkaitar batzuekin geratu ginen futbol partidu bat jolasteko  eta gero Morlaixen arratsalde bikaina igaro genuen. Batzuk asteburuan  jolas-parkera ere joan ziren eta egun osoa igaro zuten han.
Astelehenean hamarretarako institutuan geuden, irteerei gogo handiz ekiteko prest. Egun horretan, Pleumer-bodoumen zegoen telekomunikazio museoa eta arratsaldean Asterix eta Obelix-en parkea ikusi genituen. Hor bai pasatu genuen primeran !!!. 

Jateko egunero bokatak ematen zizkiguten.
Asteartean itsasontziz buelta bat eman ondoren, krepak nola egiten ziren ikustera joan ginen. Asteazkena heldu zenean denok geunden triste azken eguna zelako. Baso eder batera eraman gintuzten. Baso hori oso bitxia zen: Hango kondaira zahar batek esaten zuenez, txarto konpontzen ziren bi erraldoi elkarri arrokak botatzen hasi zitzaizkien. Horregatik tokia arroka handiz beterik dago. 
Afaldu eta gero festa modukoan dantza, musika, edari eta janariaz gozatu genuen. Hurrengo egunean Arrigorriagarako bidea hartu genuen goizeko 9:00etan
Esperientzia ikaragarri ona izan da. Bihotz bihotzez gomendatzen dizuegu
Arnatz, Sergio eta Oier (Prentsa tailerra)

No hay comentarios:

Publicar un comentario