Aurten ere ez
da salbuespena izan: Euskararen eguna ondotxo ospatu dugu guk, eta HARRO, oso
HARRO GAUDE.
Jarduera asko
izan genituen aste osoan zehar: ZUZTARRETIK AHORA izeneko
hitzaldia 3.enekoentzat, 30ean, astelehenean; BUAH
TXABAL izeneko antzezlana 1.batxilergokoentzat Lonbo aretoan, asteartean,
1ean; asteazkenean, 2an, 2DBHkoentzat ERDALDUN
BERRIEN KLUBA; abenduaren 3an, ostegunean, 1. batxilergokoentzat EUSKARA MUNDUAN bideo emanaldia.
Ostegunean bertan, 3an, BIDEO GRABAZIO berezia burutu zen; ”EUSKARAK 365 EGUN” pintada ere marraztu zuten gela guztietako ikasleek
patioko horma batean, eta azkenik ARGAZKI
KOLEKTIBOA atera genuen.
Zenbat? Ezta?
Eta...bihar,
zer? Zuk euskaraz jarraitzeko asmoa duzu ala teatro hutsa izan da egin duguna? Seguru ezetz!!! zelan edo halan badakigu zure ezpainetatik sarriago aterako direla euskarazko hitzak, esaldiak; pentsamenduak zeure buruan buillaka arituko dira. Seguru baietz. Horrela urteak dituen 365 egunetan.
Hainbeste ekintza! 2.mailako Photoshop aukerako ikasleek ere aportazio txikia utzi digute, EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU lelopean.
Hainbeste ekintza! 2.mailako Photoshop aukerako ikasleek ere aportazio txikia utzi digute, EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU lelopean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario