viernes, 8 de marzo de 2013

EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur, martxoak 8, emakume langileen nazioarteko eguna delako hainbat izan dira elkarte, edo erakundeek antolatu dituzten ekitaldiak munduko emakumeen aldeko eskubideak aldarrikatzeko. Gure ikastetxean urteak daramatzagu ekintza bereziak egiten. Hasteko, goizean atarian zain izan ditugu trikitilariak  doinu alaiez esnatzeko eguna;  bi ikaslek zetozen ikasle-irakasle guztiei lazotxo moreak jarri izan dizkiete bitartean.
Dotore apaindu digu Jasone atezainak ataria:  goitik zintzilikatuetako euritakoetatik ur tantak darizkiela, gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunean berdinak edo berdintasunean ezberdinak garela adierazi nahian.


Atsedenaldian izan dugu ekintzarik gehien. Patioaren erdi-erdian koloreetako klarionaz emakumeen sinboloaren irudi erraldoia gauzatu dute horretarako prest egon diren ikasleek:













Barruko hormetan ere atzo hasi zuten irudia gaur bukatu dute margozten. Ea zer deritzozuen!


Bertso tailerreko ikasleek, denen aurrean eta lotsarik gabe, abestu dituzte aldez aurretik prestatutako bertso paperak emakumearen eguneroko sekulako lana omentzeko.



Azkenik, dantza saiotxoa ere izan dugu. Asteetan ibili dira gure neska-mutilak ( Andrea García Meneses, Ainhoa Etxebarria roseras, Laia Santamaria Valín, Maialen Hurtado eta Jon Ipina) gaur  denen aurrean agertzeko.

Zuek ere Pentsatu duzue etxe, kale edo gizartean orokorrean zer egin dezakezuen berdintasunaren alde? Ea datozen garai berrietako gizakia gaurkoa baino gizarte berdintsuago eta legezkoago batean bizi den!!! Egin dezagun denok lan hori lortzeko.

2 comentarios: