lunes, 11 de marzo de 2013

"KORRIKA" badatorkigu

                                 GAUEKO ORDU TXIKIETAN ZAIN

ESPERANTZA ETA ILUSIOA HELDUTAKOAN

LEKUKOA GURE ESKUETAN...AY! HAU ESTRESSA!!!!


GEROKOAK ...GERO!
ESKERRIK ASKO PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!!!!!

IZAN LAGUNTZAILE!!!

AEK-k 1980an lehenengo Korrika antolatu zuenetik, 17 korrika eta 32 urte igaro badira ere, Korrikak euskararen alde antolatzen den ekitaldi jendetsu eta garrantzitsuenetako hau aurrera eramateko eta euskararen herria zeharkatu ahal izateko laguntza behar du, inoiz baino gehiago. Tamaina honetako kanpaina batek, herriaren eta herritar bakoitzaren laguntza ekonomikoa (bestelakoak ere, zer esanik ez!), behar du aurrera egiteko. Horregatik, duela lau Korrika, Korrika laguntzailea kanpaina jarri zen martxan.

Laguntzaile egiten diren guztiek, 12 euroren truke, laguntzaile direla adierazten duen pina, urtarriletik aurrera Euskal Herriko ehunka komertziotan beherapenak izatea ahalbidetuko dien Korrika laguntzailea txartela, eta txartela erabili ahal izango den komertzioen katalogoa eskuratuko dituzte.

AEKren eta Korrikaren esker ona adierazteko modu xume bat baino ez da, baina bene-benetan garrantzitsua dena zera da, bi urterik behin, 12 euroren truke, 50 zentimo hilean, Korrika laguntzailea izatea eta Korrika eta AEK laguntzea.
Oraindik Korrika laguntzailea ez bazara, institutuan eskura dezakezu pina eta txartela. (Galdetu Tereri)
Ordenadorez ere egin dezakezu, horretarako www.korrika.org helbideansartu.
 


Arrigorriaga institutuan martxoaren 21a egun berezia izango da alde batetik, Bertso-Afaria izango dugulako Dinamita parkeko jatetxean (20:45), eta beste alde batetik, gauean Korrika 18 Arrigorriagatik pasatuko delako (24:00 aldera). Institutuak kilometro bat erosi du (honen berri zabalduko dugu dakigunean zein). Bertso-Afaria bukatzen denean, biribilketa martxoso eta alaian,  elkarrekin jaitsiko gara guztiok Korrikan parte hartzera.
Honen bitartez ikasle, irakasle, administrari zein garbitzaile edo bestelako jendea animatu nahiko genuke BERTSO AFARIAn ez ezik ondorengo KORRIKAN ere parte har dezan; horretarako behin eta berriz errepikatuko dugu egunotan Korrikaren leloa: "eman euskara elkarri"
Hemen duzue korrikaren aurtengo bideoklipa alaitasunez kanta dezazuen abestia . Kantatu eta gozatu!!!




No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada