martes, 19 de marzo de 2013

ASIER IZAGIRRERI ELKARRIZKETA


Asier Izaguirre Arrigorriagako institutuko  2.mailan dagoen Ugaoko ikasle bat da.  Prentsa tailerrekoek elkarrizketa egiteko aukeratu dugu, urte batzuk daramatzalako  Athletic-en jolasten.
-Zenbat urterekin hartu zintuzten Athletic-ekin jolasteko?
Gutxi gorabehera 10 urterekin izan zen; ez nekien hain gazte hartuko nindutenik.
-Nolakoa da orain bizi duzun esperientzia hori?
Oso ona, oso ondo pasatzen dut. Baina, ondo aprobetxatu behar dut denbora, ezin  dudalako jakin noiz botako nauten.
-Espero ahal zenuen zuri deitzea?
Egia esanda, ez nuen espero; ezta hainbeste denbora egongo nintzenik athleticen ere. Hala ere,  polita da esperientzia, benetan.
-Norekin zeunden esan zizutenean?
Ni kalean nengoen lagunekin. Afaltzeko etxera ailegatu nintzenean, nire gurasoek esandakoan ezin nuen sinestu.
-Zelan ikusten duzu orain Athletic?
Joan den urtean, oso ondo ibili zen; gainera, oso pozik geunden UEFAko kanporaketetara heldu zirelako, nahiz eta pena izan zen azkenean galtzea. Aurten, ez dabiltza oso ondo. Nik, ordea, uste dut hobeto egingo dutela hemendik aurrera.
-Gustatuko litzaizuke Athletic-ekin profesionaleraino ailegatzea?
Nori ez!!! Gainera, Athleticek historia luzea dauka talde moduan eta harro egoteko modukoa izango litzateke Athleticen koloreekin jokatzea.
-Zein da gehien miresten duzun futbol jokalaria?
Asko gustatzen zait Iker Muniain, Athleticek hainbat jokalari on-onak dituela uste dudan arren.
-Zelan iruditzen zaizu Athletic hemengo jokalariekin jolastea?
Benetan originala da, eta asko arriesgatu behar da hemengo jokalariekin taldea egiteko.Oso talde gutxik egiten dute horrelakorik.  Niri oso ondo iruditzen zait hemengo jokalariekin jolastea.
-Instituko ikaslea izanik, zer moduz ikasketak?
 Ondo baten; izan ere, nire ustez, ikasten saiatzen bazara  nota onak atera ditzakezu.
- Futbolak denbora gehiegi kentzen dizu?
Denbora behar da ikasteko, egia da, denbora kentzen duela futbolak, batez ere kontuan hartuta, ni Ugaokoa izanik, Lezamaraino joan behar dudala.  Azkenean, ondo konpontzen naiz bata eta bestearekin.
-Futbolarekin eta ikasketekin lagunekin egoteko eta beste gauza batzuk egiteko astirik baduzu?
Bai,lagunekin asteburuetan egoteko badaukat astirik. Astegunetan entrenamendura joan edo etxerako lanak egin beharra daukat. Batzuetan,ordea, lagunekin ateratzeko astia ere izaten dut.
-Zer beste zaletasun duzu?
Asko gustatzen zait musika, batez ere Euskal Herriko taldeek egiten dutena.   Batzuetan saskibaloian jolastea ere atsegin dut.
Eskerrik asko Asier. Ea aurrerantzean gure bihotzeko futbol taldean gora egiteko aukera duzun eta kirolari bikaina bihurtzen zaren!! Zorte on!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario