lunes, 4 de marzo de 2013

Jose Angel Aramendiri elkarrizketa

Jose Angel Aramendik Arrigorriagako institutuan egiten du lan, administrari moduan. Laster, jubilatu egingo da eta gurekin lan egiteari utziko dio. Horregatik, guk, 3.mailan ikasten dugun prentsa tailerreko ikasleek Jose Angeli elkarrizketa bat egitea pentsatu dugu, urteetako lana omentzeko.

-Non bizi zara? Non eman zenuen zure haurtzaroa?
Orozkon jaio nintzen, haurtzaroa hor eman dut eta gaur egun ere hor bizi naiz , baina hor biziko ez banintz Laudio inguruan bizitzea gustatuko litzaidake.
-Nola sortu zitzaizun administrari izateko gogoa?
Bizitzaren beharrak izan ziren, langabezian geratu nintzelako , “Aceros de Llodio” enpresan urteetan lan egin ondoren.
-Zenbat urte daramatzazu administrari moduan?
26 urte , eta pozik nago.
-Non egin duzu lan Arrigorriagara iritsi arte?
Altzairu lantegi batean , fundizioan eta Zaratamoko ikastolan.
-Txikitatik pentsatu duzu administratzaile izatea edo ume guztiak bezala eduki duzu zerbait boteretsua izateko ametsa?
Ez, natura gustuko nuen eta naturari buruzko lan batean lan egitea gustatuko zitzaidan.
-Zer egingo duzu zure lana utzi eta gero?
Disfrutatu bizitzaz ilobekin eta abar.
-Lan egin duzun zein lekutan egon zara atseginen?
Lan ezberdinak eduki ditut, baina  hemen altzairu lantegian baino erosoago nago.
-Pozik zaude Arrigorriaga institutuan?
Bai, oso pozik nago Arrigorriagan, jubilatzeko gutxi falta zait, jubilazioa eskatu dut eta.
-Jubilatu ostean, faltan botako dituzu  zure lankideak?
Hori beti, ondo moldatzen gara eta.
-Lan egiten hasi zinenetik, gauza bitxiren bat gertatu ahal zaizu?  Kontatuko diguzu baten bat?
Fabrika erraldoi hura ixtea oso gauza bitxia izan zen, milaka langile kalean geratu zirelako.
-Orozkon, Gorbeia mendi magalean, makuluak eskuetan hartu eta orduetako paseoak emateko aukera paregabea duzu, ez? Ala nahiago etxeko sutondoan bero-berotan?
Bai, paseo luzeak ematen ditut, denetarako dago denbora;  nahiz eta aspaldian dugun eguraldiak ez duen asko laguntzen.
-Euskara duzu bizitzako ardatzetako bat. Zerk uste duzu eragin dezakeela ikasleengan ( gizartean orokorrean) hizkuntza gehiago erabil dezaten? Nola sustatuko zenuke ahozkotasuna.
Zaila da motibazio bat aurkitzea, ze gehiengoak gazteleraz hitz egiten du. Nire kasuan, nik eskolan gazteleraz ikasi nuen,  baina eguneroko harremanetan  euskeraz egiten dut. Txarrena da ez dela erabiltzen.
-Sukaldean ere txoritxu batek esan digu ez zarela makala. Lagun arteko bazkari-afariak prestatzeko zaletasunik bai? Zein duzu jakirik, platerik gogokoena?
Bai, baina organizatzen ibiltzen naiz gehien bat.Nire platerik gustukoena Nafarroako kardua da.
-Eta esan diguzunez, egurra lantzeko zaletasunari ekingo diozu gogotsu behin jubilatu ondoren. Zein eratako piezak egiten dituzu gehien. Nola? Zein da egurrik bigunena edo gogorrena. Zein da zertarako aproposena? Zein izan da azken egin duzuna?
Egurrik bigunena makalarena  da, eta gogorrena haritzondoarena, ezpelarena eta egur tropikalenak, ebanoarena, adibidez.
Makala ez nuke tailatuko; haritzondoa tailatzea oso polita da eta ezpela torneilatzea dut gustuko.
Egin dudan azkena argizaiola izan da.

www.blogseitb.com 
- Irakurketan, zer nahiago duzu, euskaraz ala gazteleraz? Zein izan da azken irakurri duzun liburua? zergatik aukeratu duzu hori eta ez besteren bat? norbaiten aholkuei jarraitzen diozu?
Berdin zait, irakurri dudan azkena Orbetarrak izan da, Juan Mari Irigoien idazlearen bigarrena.
Gustuko dut idazle horren beste liburu batzuk irakurri ditudalako aurretik, eta asko gustatu zaizkit.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada