lunes, 4 de marzo de 2013

ELIKADURA OREKATUA IZATEKO TAILERRA




Otsailak 18an, astelehena, Gela Egonkorrekook Bilbora trenez joan ginen beste kontsumo tailer batean parte hartzeko; dieta egoki bat izateko zer egin behar dugun azaldu ziguten:
-        Egunean 8 edalontzi ur edan.
-        Egunero 30 minutuz ariketa fisikoa egin.
-        Egunean zehar 5 aldiz jan.
-        Elika talde guztietatik jan behar da.
-        Azukre asko duten elikagaiak eta gantzadunak gutxitan jan.
Bertoko irakasleak elika talde guztietako elikagaiak dituzten madalenak egiten erakutsi  zigun. Hemen duzue errezeta, probatu ea gustuko duzuen:
OSAGAIAK:
-        Irina.
-        Azukrea.
-        Olioa.
-        Arrautzak.
-        Sagarra.
-        Intxaurrak.
-        Azenario egosia.
-        Limoi azala.
-        kakao.
-        Iogurta.
-        Banana.
-        Legamia.
PAUSOAK:
1.- Frutak zuritu eta txikitu.
2.- Intxaurrak txikitu.
3.- Katilu batean hiru arrautza kraskatu eta irabiatu.
4.- Bi jogurtak gehitu eta nahastu.
5.- Bi jogurt ontzi  bete azukre  gehitu.
6.- Hiru jogurt ontzi bete irin  gehitu.
7.- Legamia gehitu.
8.- Jogurt ontzi erdi olio gehitu.
9.- Fruta txikituak bi minutuz mikrouhinean sartu.
10.- Azenarioak txikitu eta nahasketari gehitu.
11.- Kakaoa eta intxaurrak gehitu.
12.- Nahasketa moldeetan sartu eta labera sartu 20-30 minutuz, 180 gradutan.
Gozatu madalenak!!!! Inork egiten baditu bidal iezagula argazkia hemen txertatzeko
ON EGIN!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario