domingo, 16 de diciembre de 2012

PARKOUR, KALEKO KIROLA

http://imagenesfotos.com/fotos-de-parkour/

Parkourra kaleko kirol bat da, eta kirol hori praktikatzen duen pertsonari “traceur” deitzen zaio. Kirola kalean aurkitzen dituzun oztopoak gainditzean eta ahalik eta truku harrigarrienak egitean datza. Librea da kirola, hau da, arauak egiten duenak jartzen ditu. Bakoitzak parkourra bere erara ikusten du: batzuentzat bere bizitzaren ardatz da; beste batzuentzat kirolik gustukoena; eta hainbatek zentzugabeko kirola dela pentsatzen du.

Traceur onak ez dio inoiz jendeari trabarik egiten;  inoiz ez du bere bizitza arriskuan jarri behar salto batean ziurtasunik ez duenean.
Traceur batek daraman arropak erosoa behar du izan, eta kirola egiteko zapatilak  gomazko zola potoloa duten zapatilak badira, hobe. Horrela saltoak egitean min txikiagoa sentituko du jauzia egindakoan.

Parkourra kirol librea denez mota guztietako saltuak, jauziak egin daitezke, airean maiz, beste objektu baten gainetik beste batzuetan. Objektu gainean egin daitezkeen mugimendu nabarmenak: "katua", "rompemuñecas", "pasavallas", "360º" dira. Edozelan, kontura zaitezten mugimendu eta ariketen garratziaz sartu ondoko orrialdean sekulakoak egiteko gaitasuna duen jendea ikus dezazuen: http://imagenesfotos.com/fotos-de-parkour/
Eta, noski, kirol honetan ere, beste askotan bezala, badauzkagu trebeak eta jaioak diren ikasleak gurean. Kalidade onekoa ez bada ere, nahiko dexente atzematen da gure mutikoen gaitasuna. Ah! galdetuko didazue nortzuk diren, ba hor doa haien izena: Asier Roman, Mikel Alday, Joseba Ugalde eta Jose Antonio Cruces, denak 3 DBHko ikasle jatorrak.


Asier Roman eta Aroa Elvira (prentsa tailerra)

No hay comentarios:

Publicar un comentario