viernes, 23 de noviembre de 2012

NATUR ZIENTZIETAKO IRTEERA


Urriaren 30ean, Barrikako ibilbide geologikoa egin genuen Bio-Geo ikasgaia duten ikasleek, Mari Jose Zabalak, Maider Etxebarriak eta nik, Eugenia Grijalvok.

Han dauden arrokak oso deformaturik daudenez, tolesak, failak eta diaklasak izeneko deformazioak ikusi ahal izan genituen. Ikasle batzuk guztiaz jabetu ziren, beste ikasle batzuk ez, ordea; hala ere, orokorrean, klase praktika arrakastatsua izan dela esan dezaket.

Giro polita zegoen hondartzan.  Beste ikastetxeko ikas-talde bat ere handik zebilen, gu bezala, praktiketan. Argazkilari batzuk, arrantzaleak eta pasiran zebiltzanak ere lasai-lasai zeuden inguruetan.

Bat-batean, ikasle batzuk urduri jarri ziren, geologiaz gain, ipurdi batzuk ere ikusten zirelako: surflarienak! Marea behera aproposan izan zen, eguraldia ona eta nahiz eta ura oso hotz egon, asko eta asko  hurbildu ziren surf egitera egun hartan.

Argazkian 4Ako ikasleak baino ez dira agiri, nahiz eta  guztira 48 ikasle joan ziren.


Eugenia Grijalvo ( natur zientzietako irakaslea)

No hay comentarios:

Publicar un comentario