martes, 6 de noviembre de 2012

GURE TEORI ELKARRIZKETA

Duela gutxi, Teo Moral gizarteko irakasleak erretiroa hartu du, eta seguruenik, hemendik aurrera jakingo du zertan eman eguneko orduak eta minutuak. Hortara, gure prentsako ikasleei elkarrizketa egitea otu zaie. Galderak prestatu, kamera martxan jarri eta Teo lankide estimatuari deitzea besterik ez dugu falta izan. Modu ezin hobean erantzun digu, eta hala, segidan izango duzue egin diogun elkarrizketaren  berri.

 

Ez harritu "publikoak" duen jarreragatik. Egia esan, gure ikasleak prest egon baziren hasieran atzean geldi-geldi egoteko publikoarena egiten, handik segundo batera ahaztua zuten emandako hitza eta jolasean hasi ziren. Ea falta duten  heldutasuna lortzeko lanean hasten diren!!!!

Honen bitartez, Teori bizitzan onena opa diogu, nahiz eta dakigun gu gabe negar egingo duela eta nekeza egingo zaiola atsedenaldiko irakasleen komentario eta pasadizoen berririk gabe egotea. 

Ondo ibili, lagun, bizitzako bidaia berri horretan!

Elene Aguirre eta Jon Ander Abasolo  (prentsa tailerra)

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada