domingo, 2 de diciembre de 2012

EUSKARAREN EGUNA institutuan

Abenduaren 3a  aurten astelehena izango da, eta beraz, EUSKARAREN EGUNA institutuan bertan ekintza eta jarduera batzuen bitartez ospatzea erabaki dugu. Azpian duzue ekintzen taula: batetik 1 eta 2 DBHko ikasleek HERRI KIROLetan hartuko dute parte, eta bestetik, 3DBHko ikasleek LONBOn BUAH TXABAL! izeneko antzezlan arrakastatsua ikusiko dute atsedenaldia osteko saioetan.


Herri kiroletan gure gaztexoek zer egingo duten jakiteko, horra irudiak:

Egun berean dena antolatzea ezinezkoa  denez gero, asteartean, abenduaren 4an, 4DBHko ikasleei ITXASO PAIAk emango die hitzaldia. Begiratu zein taldek duen zein ordutan! Entzun arretaz zer esango dizuen aktore gazteak euskararen inguruan.



"Buah Txabal"  Unai Iturriagak idatzi eta Jon Zubiagak antzezten duen lana dugu. Apirilaren 10ean izan zuen estraineko emanaldia Markina-Xemeinen. Harrezkero, izan duen harrera beroa dela medio, hainbat herritan izan dute antzezlana ikusteko parada; hala, Arrigorriagan bigarenez gozatzeko aukera paregabea izango dugu. Ea euskararen erabilerari buruzko mezutxoak itsasten zaizkigun eta hobe egiteaz gain, erabiltzen hasten garen. Hori bai hori erronka!!!

Azkenik, asteazkeneko atsedenaldian zuek zeuok, ikasleok, euskarari eskainitako PIROPOAK IRRATSAIO batean emango dira, horien artetik zeintzuk irabazi duten ere esango da. Era berean, Margoak hartuta aspalditxoan jada kanpoko hormetan egindako GRAFFITIA berrizteko asmoa dugu, Ea eguraldiak zer dakarkigun egun horretarako!
Eta, amaiera moduan, adi denok, batxilergoko ikasle zenbaitek zenbat idazki, kartel, poesia zati eta  beste ipini dituzten zentroko pasabideetan euskara ahoan, bihotzean eta eguneroko jarduera denetan erabiltzeko tresna dugula gogorarazteko.. Ea asmatzen duzuen nork idatziak diren horko hitz zoragarrietako batzuk.


Egunotan hainbat izan dira euskararen aldeko aldarrikapenak, irratian, telebistan, aldizkarietan, zein zein baino hobea. Segidan Etxepare institutuak zein irudi eta lotura ederrak lortu dituen surflarien  mundua erabilita.

No hay comentarios:

Publicar un comentario