Urtarrilaren 12an gurean izan genuen Joxe Mari Agirretxe pailazoa, Euskal Herrian Porrotx ezizenez hobeto ezagutua, euskarari buruzko hitzaldi bat ematen.
Joxe Mari Agirretxe 1964ean jaio zen Lasarte-Orian (Gipuzkoan). Duela 70 urte, ireki berri zuten Mitxelin enpresara hainbat etorkinen etorrerak auzo haietako hizkuntza gaztelera izatea ekarri zuen. Gaztea zenean eman zuen izena AEK-n euskara ikasteko.
Lehen boluntario lana 18 urterekin bete zuen, haurrekin mendi irteerak egiten. Gerora maisu-maistra izateko ikasketak hasi zituen.
Duela 30 urte Takolorekin elkartu eta Olentzeroren etorrera antolatzen hasi ziren, euskara sustatzeko asmoz. Handik gutxira, pailazoz janzten ari ziren, eta gaur arte hala dihardu euskal kulturaren aldeko saioak ematen, baita umeen heroi ere, irrien lagun eta kultura maitale, saltsa guztietan sartuta dabilena.
Jon Ander Garcia & Ohiane Corpion (Prentsa tailerra)
No hay comentarios:
Publicar un comentario