miércoles, 25 de marzo de 2015

OIHAN VEGA IRRATI ESATARIA, GUREAN

Badakizu zein den Euskal Herriko gazteok gehien entzuten dugun irratia? Jadanik pista bat eman dizuet... Hain zuzen ere, Euskal Herriko gazteok gehien entzuten dugun irratia Gaztea da.
Orain dela haibat aste, Oihan Vega, Gazteako esataria eta DJ-a, gurean izan genuen. Bere lanari buruzko eta Euskararen aldeko hiitzalditxo bat prestatu zuen Arrigorriaga Institutuko batxillergoko lehenengo mailako ikasleentzat.

Bi orduko hitzaldian gai askori buruz aritu zen. Gaztea Irratiak duen funtzionamendua azaldu zigun; eta behin eta berriz esan zigun Gaztea irrati demokratikoa dela. Arrazoia dauka. Gaztea Irratia izan zen estatu mailan lehen "Whatsapp" kontua zabaltzen, entzunleen iritzi eta eskaerak jasotzeko. Gutxi balitz, sare sozial guztietan ere kontuak dituzte, entzunleekin harremanetan jartzeko.

Oihanek botatako galdera bat egingo dizuet. Gaztean euskal musika gutxi entzuten dela uste duzue? Zergatik?
Esatariak esan zigun bezala, GEUK AUKERATZEN DITUGU GAZTEAN AGERTZEN DIREN ABESTIAK. GEUK BOZKATZEN DITUGU "TOP GAZTEA" ZERRENDAKO ABESTIRIK ENTZUNENAK. Argi dago geure "errua" dela. Orduan, gure herrialdeko musika babestu eta sustatzeko, begibistan dago mugiikorra hartu eta euskal musika eskatu eta bozkatu beharko dugula. GURE ESKU DAGO!

Beste alde batetik, azken urteotan  Gazteak izandako lorpenak ere adierazi zizkigun. Eta, zalantzarik gabe, hauxe da lorpenik aipagarriena... GAZTEAK, "LOS 40 PRINCIPALES" IRRATI AURKARIAK BAINO ENTZUNLE GEHIAGO LORTU DITU EUSKAL HERRIAN!

Honetaz guztiaz aparte, saio praktikoa ere izan genuen. Izan ere, Oihanek musika ekipoa ekarri, eta hainbat ikaslek praktika txiki bat egin genuen, nahasketa-mahai eta mikrofonoaren aurrean. Oso dibertigarria izan zen mikrofonoaren aurrean jarri eta irratiko esatarien antzera ibiltzea.

Gainera, Marmar Irratiko partaideok ere han egon ginen, Oihanen aholkuak entzun, gure institutuko irratia "profesionalagoa" izan dadin.

Orduan, badakizu zer egin hemendik aurrera, ezta? Entzun Gaztea (eta baita Marmar Irratia ere, noski) eta bozka itzazu zure kanturik gogokoenak!!
Xabi Aresti ( Marmar irratikoa)

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada