
Badira urte parea ekimen honi HNPtik ekiten diotenetik. Egia esan, arduraz gabiltza gure pasabide, gela eta patioan oso euskara gutxi entzuten dugulako. Gezurra dirudi, bai, D ereduko zentro batean, ikasle eta irakasle guztiek euskaraz badakitenean, horren gutxi entzutea.
Ardura horrek ziztaturik, urte parea da MAITA NAZAZU GUTXIAGO, GOZA NAZAZU GEHIAGO izeneko motibazio saioei 4DBHko taldeetan hasiera eman zitzaienetik Ttakun Kultur Elkarteko kideen eskutik.
Ikastaro honetan landu ziren edukiak lau bloketan banatu daitezke:
-Hizkuntzak orokorrean,
-Euskararen egoera,
-Herriaren
azterketa
-Ikasleen jarrera eta jokaeren analisia.

Ondorengo bi egunetan, euskararen historia azaletik aztertzeaz gain, gaur egungo egoeraren berri eman zitzaien ikasleei,
euskarak betetzen dituen funtzioak, ezagutza eta erabilera datuak landuaz. Honetaz gain, herriko egoeraren azterketa ere
egin zuten esparru eta gune pribatu zein publiko ezberdinetan ditugun hizkuntza eskubideak ikusiaz, eta ea zein mailatan
betetzen diren.
Ikasleen motibazioa eta parte hartzea indartu asmoz, ariketa, talde dinamika, eztabaida, jolas eta teknologia berriak erabili ziren ikastaroan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario