lunes, 5 de octubre de 2015

BESTE IKASTURTE BAT

Bada ia hilabete bat ikasturte berriari hasiera eman genionetik, 
arin doaz urteak eta ikasturteak. Gu zaharrago eta ikasleak, gero eta gazteago. Lehen egun horretan  patio nagusian ikasle berriak, ume oraindik, aurkituko dutenaren zain ikaraz agertu zitzaizkigun begien aurrean, eta iazkoak, builati, alai, lagunak besarkatzen, azkeneko udako berriak elkarri kontatzen. Motel aritu ziren  hastear zegoen ikasturteko gelatan sartzen. Batek, "ni aurten berakatza baino finago ibiliko naiz", beste batek, " ondo portatuko naiz", eta beste batek, desgogora begiratuta, ondokoaren  belarrira "ea aurten ez digun hainbeste txapa botatzen" xuxurlatu zion
Hori bai, gehienak poz-pozik bueltatu zaizkigu!!! Ea haiek dituzten gaitasun ugariak dantzan jartzen dituzten heldutasunerako bide horretan aurrera egiteko asmoz eta harro egoteko moduko gizon-emakume balekoak ateratzen diren gure laguntza estimatuaren makuluaz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario