viernes, 26 de junio de 2015

PATRICA MOLDES IRRISTAKETAN

                                                                                 
-Ze kirol praktikatzen duzu? Non eta zein taldetan egiten duzu?
Patinaje artistikoa praktikatzen dut Ugaoko EPA taldean.
-Zenbat urte daramatzazu? Gustatzen zaizu egiten duzuna?
Bost urterekin hasi nintzen. Bederatzi urte daramatzagu ahizpak eta biok kirol horrekin gozatzen.
Bai, oso gustura gabiltza kirol horretan, ikaragarri gustatzen zaigulako; piloa disfrutatzen dugu.
-Zenbat egunetan egiten duzu astean? Zenbat orduz?
Astean 3 egunetan entrenatzen dugu, normalean 5-6 ordu dira asteko, baina asteburuetan txapelketaren bat badugu, orduan hainbat ordu gehiago izaten dira.
-Non entrenatzen duzu?
Ugaoko kiroldegian entrenatzen dudan arren, batzuetan beste leku batzuetara ere joan behar izaten dugu probak egiteko.
-Txapelketa askotara joan zara? Zeintzuk aipatuko zenizkiguke?
Bai, askotara joaten gara taldearekin. Adibidez, Euskadiko txapelketa, oso garrantzitsua izaten da irabazten bada, Espainiako txapelketarako klasifikazioan sar daitekelako. Nik oraindik ez dut txapelketa horretan parte hartu, nahiz eta esperantza ez dudan galdu, egunen batean..., agian!.
-Txapelketa asko irabazi dituzu? Aipatu gogoratzen duzun bat
Bai, adibidez, joan den urtean Ugaoko txapelketan lehenengoa geratu nintzen eta horrek erabat poztu ninduen.
-Ahizpa Leyrerekin egiten duzula esan duzu lehen. Zein kategoriatan zaudete?
Bai, nire ahizpa  Leyrerekin egiten dut, biak "cadete" kategorian egiten dugu.   

-Nork entrenatzen zaituzte?
Ibanek entrenatzen gaitu, baina gure taldeaz aparte, beste talde bat ere badauka Sorian, eta haraino joan eta handik etorri dabil aste guztietan.
-Inoiz patinatzeari utzi diozu ? Zer dela eta?
Bai, behin. Kurtso hasieran utzi nion, nahiz eta gero otsailan berriro bueltatu nintzen. Ikasketez aparte entrenatzailearekin ez nintzen oso ondo konpontzen; horregatik utzi nion, baina, esan dudan moduan, otsailean berriz bueltatu nintzen, damu-damu eginda nengoelako; ulertu nuen entrenatzaile berria izatearen gainetik kirol horri diodan maitasuna dagoela.
-Zelan ikusten duzu zeure burua etorkizunean? Zein da zure ametsa?
Patinajean jarraitzea pentsatuta daukat.  Benetan poztuko nintzateke ahizparekin batera gorenengo mailara iritsiko banintz kirol honetan. Hori da nire ametsa.
-Zenbat maillot duzu?
Orain bi dauzkat: bat entrenatzeko eta beste bat, txapelketetarako. Hala ere, egia esan behar badut, hasi nintzenetik asko izan ditut.
-Zenbat kopa lortu dituzu?
Lehenengo geratutako kopa bat baino ez dut, bigarren geratu nintzeneko beste bi eta hirugarren geratutako lau kopa.
Mila esker gure galderei erantzuteagatik    

Irene, Ibon eta Maddi.  (Prentsa tailerra )                                                                    

No hay comentarios:

Publicar un comentario