miércoles, 10 de junio de 2015

MARIJOSE ZABALA IRAKASLEA, NEPALEN


Mari Jose Zabala orain dela hiru urte  institutura etorri zitzaigun ingeles irakaslea dugu. Inglesa ez ezik, mendiak ere ikaragarri gustatzen zaizkionez, aurten Nepalen eman du Aste Santua eta, aprobetxatuz, trekking-a egin du. 

- Mari Jose, txoritxo batek esan digu Aste Santuan Nepalera joan zarela. Zertarako egin duzu bidaia hori? Nondik atera duzu Nepalera joatea eta trekking-a egiteko ideia?
Beno, egia esan, Indiara eta Nepalera ere aspaldian joan nintzen halako bidaia konbinatu batean. Baina, uda zenez, trekking egitea ez zen oso eroso izan, udan garaian pilo bat usan (sanguijuela) daudelako. Horregatik bidaia berriz egiteko gogoz geratu nintzen. Bestalde, halako trekkinga egin duen jende asko ezagutzen dut, eta mendizalea izanda, izugarriko irrika sortzen zidan gaiak. 

-Trekking-a egitera diozu? Azalduko diguzu nola erabiltzen dituzun eta nolakoak diren trekking-a egiteko behar diren tresnak eta materialak? Materiala ez da oso berezia izaten, mendietatik ibiltzen ohituta bazaude, behintzat; izan ere, elurra gune altuetan baino ez dago, eta bidaia egiteko sasoirik egokiena Aste Santua izaten da. Neguan, berriz, elur gehiegi dagoenez, ezin da handik ibili; horregatik, jendea joan ere ez doa. Egia da, ordea, leku konkretu batzuetarako, badaezpada, kranpoiak eraman behar direla. Guk, adibidez, ez genituen erabili behar izan. Arropa beroa eta nahikoa.

-Afizioa,mendi gorenetatik ibiltzeko zaletasun hori, nondik datorkizu? Esan behar dut  nire aitari asko gustatzen zitzaiola mendira joatea (hura Ugaokoa zen eta hemendik  eta Bizkaia osotik ibiltzen zen asko). Gero gaztaroan lagun batzuekin aritzen nintzen, baina ez horrenbeste. Bukatzeko, senarra eta semeekin berreskuratu dut zaletasuna.

-Nepal, Katmandu eta munduko mendirik altuenen inguruak dira ekialde urruneko toki horiek. Zer du herrialde horrek berezi? Badago zerbait besteen gainetik liluratu edo harritu zaituena? Bai!!!!!!! Nepalen barruan, argazkietan ikusten duzuenez, badaude mila gauza interesgarriak direnak: Katmanduko haranetan hiri zahar eta zoragarriak daude, tenpluz eta jauregiz beteta, benetan ikusgarriak direnak (edo zirenak, agian!!).. Hegoaldean, berriz, lautada erraldoia dago eta hor kokatzen da Chitwan izeneko National park, oso famatua dena tigre eta rinozeronteengatik. Hortik ere Buda jaio zen herria dago, eta bere inguruan monastegi budista zoragarriak daude. Ikusiko duzuenez, denetarik dago. Hor nahasten dira Txinako budismoa eta Indiako   hinduismoa. Imajinatu!

-Nolakoa da Nepaleko jendea? Zer tradizio dute han?
Jendea oso jatorra eta laguntzeko prest dago beti. Makina bat tradizio badaukate ere, adibide modura bat kontatuko dizuet: botila batetik edatean ez dute inoiz botila ezpainekin ukitzen.

-Janarietan, guk ezagutzen dugunetik alde handia dute ala zer dioskuzu? zer da han jan duzun gauzarik arraroena?
Jaten duten gehiena barazkiak eta arroza dira, gu ohituta gauden txinatar jatetxe bateko antzerako janaria. Tibetean matxinsaltoak ere jaten dituzte, guk  ikusi ez genituen arren.


-Sherpak benetan ortozik eta karga-karga eginda doaz ala mito hutsa da irudia? Ez, ez da mitoa. Beno ortozik baino gehiago plastikozko txanklak janzten dituzte.

-Erlijioak ere garrantzi handia du hango jendearen bizimoduetan. Konta iezazkiguzu erritualetako batzuk. Ohitura asko daukate; izan ere, bi erlijio nagusi daude (budismoa eta hinduismoa). Biek dauzkate pilo bat tenplu eta estatua. Jendeak jainko-jainkosei loreak, arroza, lepokoak eta abar eskeintzen dizkie. Makurtuta otoitz egiten dute denbora guztian. Budistek eskuekin "molinillo" modukoak birak emanez eragiten dituzte, horiek haien ordez otoitz egin dezaten.



-Ingeles irakaslea izanik, arazorik izan duzu hango pertsonekin harremanetan jartzeko? Zeintzuk dira hango hizkuntza nagusiak? Hizkuntza ezberdinak daude pertsona talde ezberdinen arabera (tibetera, nepalera …) baina ingelesa oso inportantea da, eta han jende askok, batez ere kanpotarrekin harremanetan daudenek, menperatzen dute.

-Bidaia honetako lau gauzarekin geratu beharko bazenu, zeintzuk aukeratuko zenituzke?
Trekkinaren goiko aldea(Everest mendia ikusten denean Kala Patar mendiaren ingurua (5,643 m.), Katmandu kaleko giroa, Patan edo Bakdapur monumentu plaza eta Buda jaiotza lekua.

-Pasadizo barregarri edo negargarriren bat, ia-ia konta ezin daitekeena?
Trekkina egiteko bezperan kranpoiak, janaria eta erosten ari ginenean, kalerik kale genbiltzala, gaua egin zitzaigun eta galdu egin ginen.  Hotela non zegoen galdetzen hasi bezain pronto taxista batzuek kotxean sartzeko esaten zidaten, nahiz eta haiek ere ez zekiten non zegoen. Beno, argitu behar dut, hango kaleek izenik ez daukatenez  oso zaila dela helbide bat aurkitzea. Planotxoa behar duzu. Azkenean, hotela 100 metrora zegoen arren  piloa kostatu zitzaigun aurkitzea.

-Azken hilabetean izandako lurrikarak Nepal goitik behera suntsitu du.  Zer sentiarazi dizu etxeratu eta handik 15 egunera han bertan gertatu denak?
Egia esan behar badizuet, ezin da oso ondo adierazi. Askotan entzun dut hori: "de la que os habéis librado, eh?" Eta, bai, egia da, argi dago, baina   errudun sentsazio arraroa da sentitzen duguna. Ulertzen duzue?
 Eskerrik asko Mari Jose Zabalari Nepalera egin zuen bidaia gurekin partekatzeagatik. Argazkiak berak han ateratako batzuk dira.
Pena handia da han gertatu den lurrikarak sortu duen triskantza. Naturaren indarra!!!

Nerea Bilbao/ Dani Cantos/ Patricia Moldes ( Prentsa Tailerra

1 comentario: