Jon Gomez 1990eko maiatzaren 17an jaio zen Galdakaon. Aspaldi itxi zuten Tximelarre auzoko Goiztiri haurtzaindegian hasi zen mutikotxo izaten; jarraian Eguzkibegi Ikastolan egin zituen batxilergora bitarteko ikasketak, eta 16 urterekin Durangoko Ibaizabal Ikastolan jarraipena eman zien Batxilergoko ikasketei. Euskal Herriko Unibertsitateko Kazetaritza lizentziaturak eman zion bultzadatxoa bere bokazioari, gazterik maite zuen ogibidea errealitate bihurtzen hasi zitzaion arte: kazetaritza.
Gaur egun ETB1ko aurkezlerik gazteenetarikoa dugu; IBIL2D izeneko asteroko saioan aurkezle izateak behar zuen esperientzia eman zion. Orain dela gutxi, ostiegunetan ETB1eko "SEX SUA" saioaren gidari dugu.
Gure institutura orain dela gutxi etorri zitzaigun HNPkoen eskutik 3. mailakoei hitzalditxo emateko, euskara eta hezkuntzaz.
Lehenengo, gaur eguneko hezkuntzaren antolaketa ez zitzaiola batere gustatzen kontatu zigun. Bere ustez, horrela jarraituz gero, pikutara bidaliko dugula dena zioen.
Denetarik kontatu zigun, adibidez, guk bi hizkuntza dauzkagula mintzatzeko; Espainiako beste batzuk, ordea, ez. Horregatik, daukagun abantaila horretaz baliatu behar dugula, ezin ditugula bizitzak ematen dizkigun aukerak hondatu.
Behin, David de Jorge sukaldariak deitu zion Bilbon aurkezpen bat egingo zuela esateko, esaten zuena Jonek euskarara itzul ziezaion nahi zuen. Euskarari esker Robin Food-en ondoan ibili zen lanean, eta horrek hainbeste aukera ekarri zizkion gerora.
Talde txiki bateko partaide ere izan zela adierazi zigun. Lagunekin kalez kale abesten zuten, baina, arazoak izan zituenez otzen zuen intrumentuarekin, beste batzuk jotzen ikasi behar izan zuen.
Zer egitea gustatzen zitzaigun, etxera iristean, etxerako lanak eta gure zereginen ondoren ea egindakoaz hausnatzen genuen galdetu zigun.
Aholkutxoak ere eman zizkigun. Kontuz ibiltzeko orain pentsatzen dugunaz, ez dela betiko, ezin dugula bizitza hondatu oraingo pentsamolde eskasaz. Orain hasi behar dugula nahi duguna lortzen, gerora zoriontsu izateko Benetan gustatzen zaigun ofizio bat hartzeko gomendatu zigun, eta amaitu arte ez uzteko, eta gustuko dugun hori egiten amaitzean, zenbat eta gauza gehiago ikasi, orduan eta aukera gehiago izango dugula gogokoa den lanbidea lortzen, geure bideari jarraitzeko. Batzuek bere bizitza osoa lan bera egiten emango badute ere, gu nahi duguna egiten saiatzen bagara, gure dugun beste lor dezakegu eta nahi beste proiektu hasi. Inork ez diezagun mugarik jarri!
Dani Cantos/ Nerea Bilbao/ Patricia Moldes (prentsa tailerra)
Dani Cantos/ Nerea Bilbao/ Patricia Moldes (prentsa tailerra)
No hay comentarios:
Publicar un comentario