Aurtengoa Bretainiakoekin egin dugun hamabigarren elkar trukea izan dugu. Aurreko sarrera batean esan genuen moduan, martxoan haiek gurera etorri zitzaizkigun, eta maiatzaren 5etik 12ra, ordea, geu oan gintzaizkien haraino.
Bidaia luzearen ostean, Carhax-eko institutura ailegatu ginen. Afal ostean aterpetxean maletak utzi eta logelak hartu ondoren taldeak egin genituen. Aterpetxean gosaldu genuen hurrengo goizean.
Hurrengo egunean Pont labee izeneko herri bateko museoan eman genuen ordu parea. Gero han jan ostean, herri zahar eta polit bat (Lokronan) ikustera joan ginen eta, ondoren, institutuko herrian denbora librea izan genuen, afaldu eta aterpetxera lo egitera abiatu arte.
Ostegunean institututik irtenda gutariko bakoitza zegokion bretoiaren etxeetara joan zen. Hiru egun eman genituen haien etxeetan, ostirala jaia izateagatik.
Hurrengo egunean etxera bueltatu ginen, negar anpuluak begi bietatik kendu ezinik, hain zen handia handik joateko genuen pena!!! Ez genuen alde egin nahi! beste astetxo bete pozik beteko genukeen, bai horixe!!
Ekaitz Reina / Gorane Fernandez (prentsa tailerra)
No hay comentarios:
Publicar un comentario