
2a, ordea, arimen , anglosaxoien Halloween eta bai katolikoen “hilen eguna”. Biak ala biak gau eta egun beltzak izan ditugu gure Euskal Herri honetan:
Gaur egungo gazteek Estatu Batuetatik etorritako "trikimailua ala tratua" izeneko ohitura irlandarra ezagutzen dute hobeto. Izan ere, mundu osoan zehar telebistari esker zabaldu den ekintza eta egunak dira.
Baina, ezetz jakin gure arbasoek bazutela egun horiek ospatzeko era berezia? Gure nagusiei galdetuta, ondorengo bideotxoan ikusi eta entzun dezakezuenez, gaztaroan zulatutako kalabazetan kandelak jartzen zituztela kontatu digute. Toki batzuetan mozorraturik ateratzen ziren arima penatuen gisan, eta beste batzuetan bihurrikerietan herriko jendea beldurtzen ari ziren, argirik gabeko kaleetan, zulatutako eta hustutako kalabera itxurako kalabazatzarra eskuetan zerabiltela.
Bestela, irakurri Oier Araolazak Dantza.com orrialdean idatzi duena.
http://www.dantzan.com/kidea/oier/halloween-euskal-festa-bat-da-iii-kalabaza-hustutzen
Eibar.org izeneko orrialdean ere garai bateko azaroaren 1a inguruan ateratako argazkiak ikusi ditugu. Begira zein itxura zuten.....Ez dugu, ez, amerikarren zelorik!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario