
Bere esanetan, bertsolaritzak “buru-kirola” eragiten du: inprobisazioa, neurria, soinua, doinua...buruak hainbat kontzeptu landu behar ditu, hori guztiaren emaitza gai baten inguruko bertso saio bat izanez. Horixe bera zen ekimen horrekin garatu nahi zena, hots, gazteek buru-kirol ariketaren bidez gaur eguneko euren eta euskararen inguruko bertso saioak botatzea. Eta horiek guztiak denboran iraungo duen liburuxka batean (BERTSOZ BLAI) gordeko dira. Datorren astelehenean (uriaren 27an) bertso horiek entzuteko aukera izango dugu institutuko jantokian izango den bertso saioan. Lehenengo mailako ikasleek hartuko dute parte haiek sortutako bertsoak irakurriz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario