jueves, 17 de mayo de 2012

SHEILA ELORZA FUTBOLARIA

Hemen daukagu Sheila Elorza, aurten 16 urte beteko dituen  eta insitutuan oso  ezaguna egin den neskatoa, Athleticeko nesken taldean jokatzen duelako eta Espainiako Selekziorako hartu dutelako.

Txikitatik gustatzen zaizu futbola? Zergatik? Noiz hasi zinen jolasten talde batean? Zure familia ere futbolzalea da? Ze taldetakoa zara?

Bai, txikitatik gustatzen zait Arkotxan bizi nintzenean gehien gustatzen zitzaidan jolasa futbola zelako,  eta nire lagunekin jolasten nuelako ia-ia egunero. Oso dibertigarria iruditzen zitzaidan. 5 urterekin hasi nintzen futbol talde batean. Gainera, nire familiakoak ere oso futbolzaleak dira baina nire aitari eta niri batez ere gustatzen zaigu. Nire aita betidanik izan da futbolzalea, eta nik  txikitatik  hartu diot zaletasun hori. Nire aitarekin  jolasten nintzenetan berak  irabazten zidan beti. Orain, ordea, gehienetan neuk irabazten diot. Nire amari eta nire ahizpari ez zaie asko gustatzen,  nik jolasten dudanetan edo partidu bat oso garrantzitsua denean daude adi, bestela, ez.Edozelan ere, familia osoa gara Athleticzaleak
Gustatuko litzaizuke nagusitan futbolari ekitea? Hala bada, ze taldetan? Eta hala ez bada, zer gustatuko litzaizuke egitea?

Bai, inolako dudarik gabe Athlec-en jolastea izango litzateke nire ametsa, baina goi mailako taldean  ez banintz geratuko, ez nintzateke futbolean arituko; unibertsitatean zeozer ikasiko nuke. Izan ere, oraintxe bertan futbolaria izatea besterik  ez dut gustuko, momentuz.

Lehen, Zaratamon ikasten zenuen, ezta?  Zein herri duzu gustukoago, Arrigorriaga ala Zaratamo? Zergatik?

Ni Arkotxan bizi nintzen baina han ez zegoenez  ikastetxerik  Zaratamoko ikastetxera joan behar izan nuen ikastera. Hasiera batean Arkotxa Arrigorriaga baino hobea zela pentsatzen nuen  han lagunak nituelako eta Arrigorriagan ez, baina Arrigorriagan lagunak egin eta gero, dudarik gabe Arrigorriaga hobea dela pentsatzen dut.

Lehen Ugaoko taldean jolasten zenuen, ezta? Eta ez dituzu hango lagunak faltan botatzen ?

Bai, asko gainera. Orain gutxiagotan  ikusten ditut, eta era berean hitz egin ere gutxi egiten dut  haiekin. Konfiantza gehiago neukan eta momentu oso onak pasatu nituen haiekin. Gainera, Ugaoko entrenatzaileari eta hango lagunei esker naiz orain naizena eta haiei zor diet honaino iritsi izana. Nire eskerrik beroenak haientzat!.

Norekin konpontzen zara hobeto, Ugaoko jendearekin edo Espainako  selekzioko jendearekin?

Ugaoko jendearekin Espainiako selekziokoekin baino  harreman handiagoa  dut  haiekin pasatutako egunak ez ditudalako sekula ahaztuko eta  asko erakutsi didatelako;  ez ditut inoiz ahaztuko. Baina Espainiako selekziokoekin pixkanaka-pixkana hobeto konpontzen ari naiz, oso majoak eta oso pertsona onak direla ematen du.

Espainiako entrenatzaileekin hobeto konpontzen al zara?

Espainiako entrenatzaileekin ez dut tratu handirik, baina berarekin hitz egin dudan apurragatik esan  dezaket oso pertsona majoa dela. Ugaoko entrenatzaileekin hobeto konpontzen nintzen baina Espainiakoekin daramadan denboran teknika berri asko erakutsi dizkidate. Ala ere, Athletic-oekin  teknika berriak eta hobeagoak hari naiz ikasten Espainiako entrenatzaileengandik baino.

Ematen al dizu denbora lagunekin gelditzeko edo festetara joateko? Eta ikasketetan zer moduz? Nola organizatzen zara?

Batzuetan entrenamenduak eta azterketak izaten ditudanean ez dit denbora asko ematen lagunekin egoteko, baina normalean denbora ateratzen dut haiekin egoteko. Nire lagunekin geratzeko gogo ikaragarriak izaten ditudanez gehienetan gauzak planifikatu behar ditut eta horrela ateratzen dut denbora. Hala ere, hasiera batean kostatu egin zitzaidan entrenamenduak eta ikasketak biak batera uztartzea, baina pixka bat organizatuta bi gauzak egin al dituzu: ikasi eta, egitea gehien gustatzen zaidana , futbolean jolastea.

Asteburuetan nora joaten zara zure kuadrillakoekin?

Segun eta. Leku batean jaia badago hara goaz; bestela, herritik geratzen gara edo batzuetan Ugaora, Arrankudiagara eta Bilbora joaten gara pelikularen bat ikustera edo erosketak egitera. Baina gehienetan Arrigorriagatik geratzen gara gazte gunean, …

Festa askotara joaten zarete? Ze festa mota duzu gustuko?

Normalean bai eta gainera “goizaldeko oedu txikietara" arte geratzen uzten digute gure gurasoek, pasada bat izaten da. Normalean, herrietako festetara joaten gara kontzertuak  daudenetara. Adibidez azken festara joan naizena Orduñara izan da eta izugarri ondo pasatu nintzen nire lagunekin eta Sarkoren kontzertuan.
Zer deritzozu gaur egun modan jarri den boteioiari?
Ez da gauza txarra, baina batzuetan asko edatea kaltegarria da norberantzat eta  lagunentzat ere bai, ze batek asko edaten badu eta oso txarto jartzen bada festa batean,  lagunek hartaz gau osoko ardura hartu behar dute  eta  ez dute  horrenbeste disfrutatuko. Hala ere, pixka bat edateak ez dio inori kalteak egiten. Nahiz eta nahiago dudan jendeak festetan eta momentu oso garrantzitsuenetan  baino ez  edatea, ez egunero.

Zuk uste duzu adin honetan gure pentsamendu bakarra ligatzea dela?Ematen dizu denbora ligatzeko? Ligeren bat ba al daukazu  hortik?

Askoren buruan dago pentsamendu hori, nahiz eta beste pertsona asko ez den iritzi berekoa. Izan ere, adin honetan normala da nobioak eta lioak izatea hortik, niri behintzat oso ondo iruditzen zait. Eta bai,denbora asko ematen dut ligatzen ez ezik mutiletan pentsatzen eta haiekin egoten ere bai. Ez dizuet gehiago esango, hori nire ardurapekoa baita!!


Zorte ona opa diogu Sheilari, kirolean eta ikasketetan nahi duen guztia, gogotsu eta gogor ekinez, lor dezakeelako.


Maite Atutxa eta Itsaso Miguel eta Nerea Peña

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada