miércoles, 30 de mayo de 2012

GUREAK BRETAINIAN


Badakizue Bretainiako Lise Diwan ikastetxeak eta Arrigorriaga Insitutuak urtero eskola-trukean parte hartzen dutela . Aurten ere Bretainian egon ginen 3.DBHko ikasleak, eta, horregatik,  aste osoan  han gertatu zena kontatzera gatozkizue prentsa tailerrekoak, truke horretan parte hartu dugulako gutariko batzuek. Has gaitezen ba!

Asteartea, martxoaren 20a, egin genuen joaneko bidaia. 13 ordu luze pasa eman genituen autobus hartan sartuta. Nahiz eta lagunekin joan,  bidaia lotan eman  zuen jendea ere egon zen, ordu  horiek guztiak aguantatzeko zeozer egin behar zen eta. Bi ordurik behin geldiuneak egiten genituen, baina hori ez zitzaigun batere gustatu, gogo izugarria genuelako heltzeko!! Azkenean,  iritsi ginen Lise Diwan ikastetxera, harrigarria iruditu zitazigun, baina han geunden gaueko 22:30ak zirenean, bat-bateko atzerapenak gorabehera. Frantzia eta Espainiako helmugan ezusteko geldiunea egin behar izan genuelako.

Asteazkena, martxoaren 21a. Lo egin genuen aterpetxe berean gosaldu genuen. Janaria hemen jaten dugunaren antzekoa zen:  zerealak, esnea, ogia eta abar. Ondoren, autobusa hartu genuen eta telekomunikabide museo batera joan ginen. Han  monitore batek egin behar genuena azaldu zigun. Oso esperientza dibertigarria izan zen,  GPS bat erabili baikenuen jokua egiteko. Gero autobusarekin bretoien ikastetxera abiatu ginen. Bidaia oso luzea izan bazen ere, hitz egiten, musika entzuten… ez zen zitzaigun hain neketsua egin. Ailegatzean, bretoien jolas lekura eraman gintuzten eta han bakoitzak bere trukeko bretoia ezagutu zuen.  bere trukeko bretoia ezagutu ez zuen norbait ere egon zen, egun horretan ez zeudelako eskolan. Sekulako lotsa  eman zigun arren zati baten han egon ondoren, ausartu ginen haiekin hitz egitera. Elkarrekin afaldu genuen haien jantokian eta afaldu eta gero guztiak batera hizketan eta jolasetan eman genuen arratsa. Gero, autobusa hartu eta aterpetxera abiatu ginen, han denon artean hitz egiten jarraitu genuen  egunaren gorabeherak komentatzeko,eta denbora librea izan eta gero ohera joan ginen hurrengo eguna luzea izango zelako.



Osteguna, maiatzaren 22a.  Rennesen izan ginen bretoiekin batera.  Antzinako, erdi aroko kontuak museo batean kontatu  zizkiguten . Museoan zeharreko museo gidariak gazteleraz ez zekienez, frantsesez eta bretoieraz hitz egin zigun. Hortik irten eta kalean egon ginen, atseden txiki bat egin ahal izateko. Segidan,  denbora librea utzi ziguten Rennes herria ezagutzeko, izugarri polita iruditu zitzaiguna. Harriz eginiko hainbat eraikin daudela konturatu ginen,  beste herrialde magiko batean geundela  imaginatu genuen momentu txiki batez. Betainiako Parlamentura eraman gintzuten Javik eta hango Marcus irakasleak. Momentu zirraragarria izan zen, guztiok batera “Txoriak txori” abestia abestu genuelako . Edozein motatako sentimenduak nabaritu genituen, batez ere sentimendu positiboak. Hortik, gauera bitartean egon ginen Lise Diwan ikastetxean. Afaldu eta bakoitza bere ikastetxera joan zen, lo egiteko ordua heldu baizitzaigun.

Ostirala, martxoak 23a. Goizean, Landelo aterpetxetik atera ginen nahiko goizetik Lise Diwan ikastetxean gosaldu ahal izateko, haiek ez baitituzte guk dauzkagun ordutegia. Gosaldu eta berehala, oinez joan ginen Karaez herrira, ikastetxetik gutxira baitago, paseo labur baten aldea. Herri horretako udaletxean sartu eta ongietorria eman ziguten bertako alkateak. Nahiz eta alkateak gaztelerarik edo euskararik ez jakin, bretoieraz hitz egin zigun; euskaraz zekien udaletxeko andre batek hartu zuen hark esaneko  itzultzeko ardura. Hitz egiteari bukatu zutenean, Iker Garitagoitiak bertso bikaina eskaini zigun guztien aurrean. Ikerrek  aho zabalik utzi zituen bretoiak. Handik atera eta ikastetxera itzuli behar izan genuen han bazkaldu eta bakoitzak bere bretoiarekin berba egiteko. Ondoren, ikasle bakoitza bere trukeko bretoiaren etxera joango zen eta.

Larunbata, martxoak 24.Larunbata zen jada, ezin zuen inork sinetsi. Ikasle bakoitza tokatu zitzaion truke etxean zegoen, familia eta guzti. Festaren eguna  izan zen. Guztira hiru festa antolatu ziren,  hiru herri desberdinetan. Festara joan zirenak festa antolatu zen  etxe berean  geratu ziren lo egiten. Ikaragarri ondo pasatu  genuen.

Igandea, martxoak 25. Egunsentia zenean itxartu ginen, ezin genuelako lo gehiagorik egin, nekatuta geunden eta ez geneukan ezer egiteko gogorik.Hprregatik, itxartu eta ohean bertan geratu ginen bi ordu luzez. Eguerdiko 12:00ak zirenean, bakoitzak bere truke etxera alde egin zuen. Batzuek familiakoekin bazkaria izan zuten, beste batzuek, herria ezagutzeko aukera, eta,  azkenik, beste batzuek  ezer ez, etxean lo egiteko aukera izan zuten. Igandeak ez zuen asko egitekorik eman; beraz, maletak prestatzeko garaia zela pentsatuta, hori egiteari ekin genion. Igande gauean familia osoari agurra egin eta arin joan behar izan genuen lo egitera.

Astelehena, martxoaren 26. Astelehena zen, ezin zuen inork sinetsi eta zaila izan arren, hurrengo egunean etxera joango ginen. Inork ezin zuen sinetsi; inork ez zuen etxera joan nahi, baina horrela behar zuen izan. Arin heldu ginen guztiak Lise Diwan ikastetxera, han gosaldu eta  museo bat ikustera eraman gintuzten irakasleek. Bertan itsasoari buruzko tramankuluak ikusi genituen. Horren ostean, hondartzara joan ginen momentu txiki batez.  Gero Finisterre lurmuturra ikustera ermana gintuzten. Hor argazkiak atera eta paisaje polita ikusi ondoren,alde egin genuen. Handik berriro gure aterpetxera joan ginen, bretoi eta irakasle guztiekin afaria izan baikenuen. Afariaren ostean abestiak, dantzak, barreak eta negarrak izan genituen. Momentu oso polita bizi izan genuen guztiok batera. Berriro biziko ez dugun sentimendu hura. Erripikatzeko gogoa sartu zitzaigun; ados geunden guztiak ez genuela handik alde egin nahi. Han geratu nahi genuen. Guztia bukatuta, bakoitza bere logelara joan bezain laster, gauzak prestatu genituen hurrengo egunerako.

Astartea, martxoaren 27. Astartea eta azken eguna! Sinestu ezinean genbiltzan eta egia esan, inork ez zuen handik joan nahi; zergatik galdetuko zion bakoitzak bere buruari. Zergatik handik alde egin?  Ulertu ezin genuen sentsazioa zen. Oso arraroa, baina polita. Bretainiatik ateratzeko unea zen. Goizero bezala Lise Diwan ikastetxean gosaldu eta haiekin apur batean egon ondoren, handik atera ginen bidaia madarikatu luzeari ekin ahal izateko. Momentua iritsi zen. Agurrak esateko momentua heldu zitzaigun. negarrak eta barreak pasatu egin ondoren, joateko unea heldu zen. Guztiak autobusean sartu eta handik ospa egin genuen. Lehen 20 minutuak ez ziren batere onak izan, baina hurrengo 12 orduak arin pasatu ziren.

Ikusten duzuen bezala, Bretainiako trukeak ez dauka misteriorik. Egia esan, esperientzia berriro biziko genuke. Harrigarria da zelako legea hartzen zaion ezertaz ezagutzen ez duzun pertsona bati, izugarria da esperientzia! ez zaitezte ergelak izan eta datorren urtean 3DBH egingo duzuenok proba ezazue, ez duzue ezer galduko probatuz gero!! Ausartu zaitezte, gomendagarria, benetan!!


Asier Arjona , Garazi Zalbidea, Itxaso Miguel, Ander Cue, Nerea Peña eta Olatz Zarraga.  Prentsa 3.DBH

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada