miércoles, 23 de mayo de 2012

GELA EGONKORREKOAK


Ostegunean gela egonkorrera joan ginen, haiekin hitz egiteko eta haiei buruz pixka bat gehiago jakin genezan. Ikasle guztiak ez zeuden arren batzuekin hitz egin ahal izan genuen: alde batetik, Eneko, June, Jon Ander, Esperanza eta Iñaki ikasleekin;  eta, bestetik,  Mari Cruz eta Haize irakasleekin. Oso gustura egon ginen haiekin, aparteko zailtasunak dituzten ikasleak izan arren,  oso-oso pertsona atseginak direlako.
 Enekok 13 urte ditu, eta 2 urte daramatza Arrigorriagako institutuan; Basaurin bizi da. Junek 16 urte ditu, martxoaren 2an bete berri ditu, eta 3 urte daramatza institutuan; Ugaokoa da. Jon Anderrek 15 urte ditu,  bere hirugarren urtea da institutuan; hura ere Ugaokoa da. Esperanzak 16 urte ditu; bi urte daramatza institutuan eta Igorrekoa da. Iñakik 15 urte ditu eta lehenengo urtea da  institutuan , Arrigorriagan bizi da.

   Gela egonkorrean egiten dituzten ekintzak gainerako gelatan egiten diren ekintzen   antzekoak dira baina askoz ere era  errezago batean. Etxerako lanak ere bidaltzen dizkiete gela  egonkorreko ikasleei, ez pentsa!!. Teknologiari dagokionez, ez dute aparteko teknologia aurrerapenik erabiltzen, Iñaki ikasleak izan ezik: hitz egiteko arazoak dituenez,  tablet-a erabiltzen du bertan dagoen programa bati esker besteekin komunikatzea lortzeko. Gela orduei dagokionez, gainerako ikasleak dituzten gela orduak dituzte, baita jolasordua eta jantokia ere, ordu berean dituzte. Ikasgelan egiten dituzten ariketen artean, musika, jolasak, pegatinak jartzea, eta plastika egitea dira haientzat ariketa gustagarrienak. Institututik kanpo gehien gustatzen zaizkien ekintzak igerilekura igeriketa egitera joatea da . Bestelakoetan, lagunekin egotea, irakurtzea eta multikirolak praktikatzea dira gogoko dituzten jarduerak.
Haien artean nahiko ondo konpontzen dira, ez nahi  beste baina ez dira kexatzen. Institutuan  gustura daudela esan ziguten. Institutu barruan haien lagun minenak hauek dira:
Juneren lagunik onena Imanol da. Jon Anderrena Yeray (pepi); Esperazarena Sairis da, Iñakirena June eta Enekorena, berriz, Idoia da.
Nahiz eta galdera zaila izan eta asko konprometitu izan, haien irakaslerik gustukoena nor den galderari erantzun ziguten. Juneren irakaslerik gustokoena Patricia da; Jon Anderrek zioen ez daukala gustatzen zaion irakaslerik. Esperazarena, berriz, Irene da; eta Iñakirena, Esti.  Enekoren irakaslerik gustukoena, berriz, Mari Cruz da.
 Pena izan zen, adibidez, Miren ikaslea faltatu izana.  Ainara, Elena eta Eider irakasleen hutsunea ere nabari izan  genuen.
Ander Arandia eta Garazi Zalbidea

No hay comentarios:

Publicar un comentario