miércoles, 2 de mayo de 2012

Belgiarrak Euskal Herrian



Astebete. Zazpi egun. Zazpi gau. Bi parranda eta zenbait maitasun istorio. Hamaika irri, hamaika malko eta hamaika gertaera. Hori izan da, labur kontatuta, urtebete inguru zain egon ondoren, heldu eta jadanik pasa den astea.
Flandriako ikasleak irribarretsu heldu ziren aireportura.
Gernika, Mundaka, Gaztelugatxe, Donostia, Bilbo eta beste leku asko izan ziren elkarrekin ikusi eta elkarrekin gozatu genituenak. Horretaz gain, gure institutua ezagutu eta bertan gure kultura eta ohituren zati bat ikasteko aukera izan zuten, astebetez euskaldun izateko aukera.
Iritsi bezalaxe, irribarretsu joan ziren haien herrira bueltan. Malkoak ugariak izan ziren baita besarkada eta muxuak ere.
Ederra izan zen haiekin igarotako minutu bakoitza eta are ederragoa da gutako bakoitzari geratu zaigun oroitzapena.
Gauza gehiegi dira hitzez azaltzeko; beraz, besterik gabe, institutuari eta trukeko arduradunei eskerrak eman eta datorren urtean animatu zaiteztela esatea besterik ez zait geratzen.

Olatz Ipina (batxilerreko ikaslea)

No hay comentarios:

Publicar un comentario