Aste Santuko opor aurreko egunetan joan zitzaizkigun Latineko zenbait ikasle Erromara bi irakasleren laguntzaz. Olga, Latin irakaslea, izan da irteeraren antolatzaile eta laguntzaile lanetan Karmele, Euskara irakaslea. Korrika egunean gure artean egoterik ez dutenez izan, handik bidali dizkigute euren adierazpena. Hemen utziko dizkizuegu zenbait argazki. Ondo baino hobeto pasatu dutelakoa daukagu!!! Fontana di Trevin ere txanponak bota baietz!!! ohiturari ezin uko egin, bigarrenez handik agertu nahi izanez gero.
No hay comentarios:
Publicar un comentario