4.DBHko Fisika eta Kimikako ikasleek aurten ere Eureka Zientzia Museora irteera burutu dute. Martxoaren 15ean Donostiako museora joan ziren 62 ikasle eta hiru irakasle. Hiru talde osatu zituzten eta bi taldek bisita euskaraz egin zuten eta besteak, ingelesez.
Han txandakatuta hiru tailer desberdin esperimentatu zituzten. Kimikako tailerrean ( Marie Curie gelan) substantzia desberdinak aztertu zituzten: ionikoak, metalikoak eta kobalenteak. Eta Fisikako bi tailer desberdinak ere probatu zituzten: presioarena ( batez ere, presio atmosferikoaren efektuak) eta oso ikusgarriena den elektrizitatearena Volta gelan. Denetan, ikasleek parte aktibo izan zuten.
Egun ederra pasatu zuten eguraldiak lagunduta. Hurrengo ikasturteetan errepikatzeko asmoa dugu, oso irteera probetxagarria baita.
Maribel Mañeru (Fisika-Kimika irakaslea)
No hay comentarios:
Publicar un comentario