Hogeigarrenez zeharkatu du Korrika erraldoiak Euskal
Herria. 1980. urtean antolatu zen lehenengoz AEKren eskutik. 37 urte
beranduago, 11 egunez Otxandion hasi eta Iruñan bukatu da; bi mila kilometrotik
gora egin du Euskal Herriko herri gehienak zeharkatuz. Jendeak gogotsu erantzun
dio urte birik baten egiten den deiari; Arrigorriaga ere alderik alde zeharkatu
duenean, han egon dira gure ikasle-irakasleak euskararen izenean, euskaraz,
kilometroari gogoz ekiteko. Xabier Aresti 2DBHOko ikaslea gela itxiko zenbait
ikasleren laguntzaz lekukoa hartu eta han abiatu da 20167.km egitera atzetik
jendez osaturiko sugearen arrastoa duela.
Aurreko asteetan, ikastetxean ere, euskararen presentzia ea areagotu egiten den ardurez, ekintza bereziak prestatu dira Korrika egunetarako: klase batzuetan zirko antzekoak prestatu dituzte: beste batzuetan, jolasak; kartelak marraztu, beste hainbatetan.
Xabier Arestiren ideia bikaina, gela itxikoek marraztu duten ibilbidearen mapa handi baten aurrean nahi duenak argazkiak aterako ekimena, ondo hartu dute ikasleek, gero haiekin collage modukoa sortu ahal izateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario