Martxoaren 10ean batxilergoko 1. mailako 56 ikasle Valdezcarayko eski estaziora joan ziren soinketako irakasleen laguntzaz
Ikasle asko ziren inoiz eskiatu ez zutenak. 2 orduko ikastaroa egin zuten bertako monitoreekin eta ondoren ikasitakoa praktikan jartzeko denbora izan zuten.
Eguna zoragarria izan zen, eguzkia izan genuen eta 25º ko tenperatura. Inoiz baino elur gutxiago egon da eta bero handia egiten zuenez elurraren kalitatea ez zen oso ona. Hala ere ikasleek izugarri ono pasatu zuten eta oso pozik etorri ziren.
Ainhoa Bastegieta (Gorputz Heziketa irakaslea)
No hay comentarios:
Publicar un comentario