miércoles, 18 de marzo de 2015

2015erako HOROSKOPOA

Badakigu urtea aurrera doala, martxoan gaudela; bai, ez da aitzakia aurtengo horoskopoa ez ateratzeko. Egia esan, gure astrologo azkerrek zehaztasunez bete nahi izan dute euren lana, Eta zer? bada, ez dietela izarrek eta zeruko kupula erraldoiak gauza handirik esan. Kostata atera dituzte zeinu bakoitzari dagozkien ezaugarriak, praka bete lan izan ondoren!!! Baina ez gabiltza oraindik berandu, ez! Kia! Txinatarren horoskopò famatuarekin batera egiteko oraindik garaiz gaude: Aries zeinutik hasiko gara haien milaka urteetako bikaintasunari jarraiki.
Kontuz eta arretaz irakurri, adierazten dituztenak zelan edo halan bete daitezke eta!!! 
ARIES                                                       
Maitasuna: Zu lasai!, zauden zulo beltzetik aterako zara! Hori ziur! lagunei esker, horretarako daudelako. Gainera, bikote bat aurkituko duzu eta nagusien gauzak egingo dituzue…
Zortea: Aries maitea, zorte ona izango duzu .
Dirua: Ah! Ez ahaztu loteria erosteaz, agian toka lekizuke.
Osasuna: Kontuz edariekin, zaudena baino txarrago utziko zaituzte eta. 

TAURO                                                

Maitasuna:Zeure neska edo mutil laguna zaindu ezazu. Kontuz ibili bizitzak aurrean jartzen dizkizun momentu latzenekin. Tentuz jokatuz gero, onik atera zaitezke eta!
Zortea: Zortea zure alde jarriko da. Kontuz zer zabiltzan!
Dirua: Irabazten duzunaren zati bat aurreztu eta ez duzu diru faltarik izango.
Osasuna: Ondo zabiltza osasunarekin. Beti izan zara Arratiko zekorra baino gogorragoa!

Geminis                                        
Maitasuna: Zure bizitzaK 180 graduko aldaketa eman dezake.

Zortea:Urte honetan zortea ez da zure alde ibiliko baina lasai! urte gehiago dago eta!
Dirua:Lasai lanik gabe bazaude...laster deituko dizute lan egiteko. Ez gehiegi alaitu, lur azpiko garbiketa lanak egiteko izan daiteke eta.
Osasuna: Osasun aldetik makalik zabiltza? Bai, badakigu, udabarriko bitamina gabeziak izan litezke. Herboristerian aurkituko dituzu horiek konpontzeko adina pilula.

CANCER:                                                    
Maitasuna: “Top-Model” batekin ezkonduko zara; baita dibortziatu ere. Haren pentsioarekin bizitzea espero baduzu, jai daukazu.

Zortea: Nagusiak kaleratu egingo zaitu. Beste lanik aurkituko ez duzun arren pozik egongo zara BBK-ko kutxazain batean lo egiten. 
Dirua: Inbertsio handitan sartu; oraintxe dago dirua bero-bero, txitak egiteko beste.
Osasuna: Medikuarenera joango zara eta  hilabete baten buruan hil egingo zarela esango dizu.
LEO:                                                            
Maitasuna: Itsusia izan arren zu lasai, norbait aurkituko duzu eta.

Zortea: Zorte ona edukiko duzu. Etxetik botako zaituzte, baina lasai gurasoen etxera joango zara eta, zure bikotea aurkitzean, gurasoekin biziko zarete poz-pozik.
Dirua: Ez duzu hainbeste dirurik jasoko eta zure lanpostua ez da segurua, kalera bota zaitzakete. 
Osasuna: Osasun ona izango duzu, baina kontuz geriza gehiegi jatearekin, komun zulotik atera ezinik ibiliko zara eta.
VIRGO:                                                     
Maitasuna: Bi pertsonen artean zaude, zure bihotzak erabakitzen duena egin behar duzu, ez buruak erabakitzen duena.

Osasuna: Alde honetatik, oso ondo zaude, baina kontuz ibili katarroa har dezakezulako.
Zortea: Ez zaizu ezer faltako, ez urduritu.
Dirua: Dirua nahi baduzu, lan egin dezazu, zuk horretarako eta askoz gehiagorako balio duzulako.
LIBRA:                                                 
Maitasuna: Oso ederra zarenez, asko ligatzen duzu jaietan. Maitasunean ondo joango zaizu. Datorren astean aurkituko duzu  bikotea.

Dirua: Diru asko duzunez, gehiago irabaziko duzu, hau da, bizitza ona izango duzu.
Zortea: Bizitza osoan zorte ona izango duzun arren, begiratu karma txarra izateari, norbaitek begizkoa bota diezazuke eta.
Osasuna: Medikuak  oso ondo zaudela, osasuntsu zaudela esango dizu. Hala ere, hipokondriak jota biziko zara: gaur ipurdiko mina eta bihar belarrietakoa, beti zeozer!

Escorpio:                                      
Maitasuna: Liskarra izango duzue bikoteak eta zuk…, arazoak konpondu beharko dituzue.

Dirua: Dirua! satsa legez sartuko da zure etxean. Hemendik aurrera buruko minik ez, zoaz Loewera dagoen boltsarik garestiena erostera.
Zortea: Ez izan hain burugogorra. Gauza asko lortuko duzu bide onetik bazoaz.
Osasuna: Kontuz Madalenetako jaietan! behar baino gehiagotxo edango duzunez, hornitu Alka-Seltzerrez zeure botikina.
Sagitario:                                                                           
Maitasuna: Zein majua zaren! Denak izango dituzu zure inguruan zurekin ligatu nahian.

Zortea: Ay!, Ay! Ene ama! hobe izango duzu etxetik ateratzen ez bazara, teilaren bat zure buru gainean buka daiteke.
Dirua:Dirua aurreztu ezazu, beharrrezko izango duzu zure etorkizuneko etxea ordaintzeko.
Osasuna: Gripeari, ...egurre! Farmaziako botika eta jarabez hornitu ondo etxea. Ah! ez ahaztu eukalipto lurrunak egitea ere oso-oso ona dela.
CAPRICORNIO:                                      
Maitasuna: Kontuz zure bikotearekin, adi egon zer egiten duen, adarrak jarriko dizkizu eta.

Zortea: Zorte txarra izango duzula uste baduzu, ez da egia izango, egunaren hasieran hanka egokiaz altxatuko bazara. 
Dirua: Diru asko irabazi arren, dena gastatuko duzu alkoholean. Alkoholiko anonimoen batzarretara joatea komeni zaizu. 
Osasuna: Laster gaixotuko zara baina lasai, beherakoa besterik ez da izango.


Acuario:                                            
Maitasuna : Bikotea? ez da izango bikote bila ari zerela? Zertarako? Hobe lagunekin festarik festa, ezta?

Zortea: apustu zalea zara? Kontuz, 50€ galduko dituzu apustu batean… Ez zaitez hain burugogorra izan, ez duzu beti arrazoia izan behar.
Dirua: Hain alferra ez bazina izango, beste oilar batek egingo lizuke kukurruku. Saiatu hanka-besoak gehiago mugitzen!
Osasuna: Lo gehiago egin behar duzu , bestela ezingo duzu eguna ondo jarraitu.



PISCIS:   
Maitasuna: Zure laranja erdiaren bila hasiko zara, nahiz eta ez duzun aurkituko, ez etsi! Nork jakin zer gerta litekeen datorren urtean. Txakurren konpainia ere ez da txarra izaten kariño faltan gabiltzanean.

Zortea: Badakizu arrain handiak arrain txikiak jaten dituela? ba, adi egon, harrotasun handikoen ondotik pasatzean!
Dirua: Hilean 300 € besterik ez duzu irabaziko; beraz, gastu memelo eta alferrik, ez!!
Osasuna: Osasuna kili-kolo izango duzu.  Hobe zure burua zaintzen baduzu. Kamamila hartu tripako mina badatorkizu.

 Olatz Beotegi/ Unai Narbona (prentsa tailerra)

1 comentario: