martes, 11 de noviembre de 2014

EBOLA, GAIXOTASUN BELDURGARRIA

Azken hilabeteotan hautsak harrotu ditu Afrikatik etorri zaigun gaixotasun batek: ebolak.
Ebola Peter Piotek deskubritu zuen 1976an, Kongoko iparraldean. Guineatik, Sierra Leonatik, Liberiatik eta Nigeriatik zabaltzen ari da gaur egun.
Kutsaturik dauden estatu batzuk :Estatu Batuak, Espainia eta Afrika ekialdeko aitatutakoak dira. Estatu Batuetan, Nigerian kutsatu zen pertsona bati Dallasen antzeman zioten gaixotasuna. Espainian, bestelakoa izan da: Madrilen bertan kutsatu zen erizaina Afrikatik ekarritako gaixoarengandik; gaur egun, erabat osaturik dagoenez, medikuek alta eman diote. Afrikatik ekarri zituztenak, ordea, hil egin ziren oso egoera larrian zeudelako.
Sintomak buruko mina, sukarra, giharretako mina, tripako mina, botaka egin eta barneko eta kanpoko hemorragiak dira. Odol isurien erruz gizakirik gehien hiltzan da.
Orain dela gutxi arte ez zegoen erremediorik ebola zutenentzat, baina urriaren 21ean, Marie Paule Kyenik, OMSko zuzendariak, gobernuari baimena eskatu zion  ebolaren kontrako txertoa erabiltzeko.

Beldurra eta izua da jendeen artean berehala eragiten duena, oso gutxi baitakigu hemengoa ez den gaixotasun horretaz, eta, zoritxarrez, kutsatuz gero, hilgarria izan daiteke ehuneko portzentaje altuan.
Baina, agian, gutariko askok ez dakiena da askoz ere hilgarriagoa dela arruntetan arruntena den malaria, 600.000 hildakotik gora uzten baititu urtean eltxo baten ziztadak eraginten duen eriak. Horrek, dirudienez, ez dio inori axola. Mila ikusteko jaioak gara!!!

Josu Gutierrez eta Patricia Moldes (Prentsa tailerra)


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada