jueves, 21 de junio de 2012

UDAN, IRAKURKETA ETA FILMA ATSEGINAK


ESTA NOCHE DIME QUE ME QUIERES-Federico Moccia

Tancredi munduko gizon aberatsenetarikoa da. Maitasunari zabaltzeko arazoak ditu aspaldi izan zuen istripu baten erruagatik.
Sofia piano jotzaile hoberenetarikoa da, bere mutil-lagunarekin errieta  bat eduki zuen arte. Hortik aurrera bere bizitza osoa aldatuko da. Alaia eta ameslaria,  lana eta ametsak uztea erabakiko du Andrea zaintzeko, istripu ostetik gurpildun aulkian dagoena.  
Tancredi Sofiaz maiteminduko da eta ahal duen guztia egingo du neska konkistatzeko. Sofiak, aldiz, erabaki beharko du norekin jarraitu, gazte ezezagun dirudun horrekin edo bere mutil lagunarekin.
Federico Mocciaren azken liburua da. Federico Moccia Roman jaio zen 1963an eta idatzi zuen lehenengo liburuarekin ("A tres metros sobre el cielo") egin zen famatu.
Hortik aurrera, arrakasta izugarria izan du, hainbeste non  bere sei liburuetatik filmak ere egin dituzten.
Nik liburua irakurri nuenean asko gustatu zitzaidan, maitasunezkoa delako nagusiki. Gainera, Tancredik diru asko duenez, munduko leku askotik bidaiatzen du. Hori dela eta, imajinazioa askoz ere handiagoa eta ikaragarriagoa  da.
Nire ustez, gazteei gomendatuko nieke, batez ere neskei, maitasun kontuak asko gustatzen zaizkigulako.
Beste alde batetik, helduentzat ere aproposa izan daitekeela esango nuke, bi protagonistak ez direlako horren gazteak, eta gaur egungo edozein emakumeri gerta dakiokeelako  protagonistari gertatzen zaiona, hau da, bikotea izan arren beste batez maiteminduta egotea.
Udako egun epel eta sargorietan, hondartzako harea gaineko toailan irakurtzeko aproposa.

Nerea Peña& Eneko Gurtubay ( prentsa tailerra)

  AULKI BAT ELURRETAN- Uxue Alberdi 

Liburua irakurtzea tokatu  zait, nik neuk hainbaten artean aukeratu nuelako. Liburuak  Suediara eramaten gaitu zuzenean, han gertatutako egoera txar batzuei zelan aurre egin erakusten digu Uxue Alberdik. Liburuak nahiz eta drama ugari azaldu, bizitzaren zenbait egoera komiko bat erakusten dizkigu, eta nahiz eta ohiko liburua  ez izan, bitxia dela ikus dezakegu 14 istorio arraro baina aldi berean.politen bitartez.  Horretako batean hotzak inguratutako Suedian jendeak bere buruaz beste egiten duela azaltzen da.
Istorio izugarri bat izan arren, eta bizitzari garrantzi asko eman gabe Uxuek bertan bizitako bizipenak kontatu nahi izan dizkigu "Aulki bat elurretan liburuan". Eta lehen kapituluak irakurrita istorio guztiak gertatzen diren herrialdera eramatea lortu du automatikoki, baita ere.

Hau irakurri ostean, ez zarete irakurtzera ausartzen ? Anima zaitezte, liburu harrigarri hau irakurtzera. 

Olatz Zarraga & Garazi Zalbidea (prentsa tailerra)

                                       EL IMPOSTOR-Manuel L. Alonso

Eduardori gurasoak hamabost urte zituenean  hil zitzaizkion ; horren ondorioz, bere osaba Miguelek hartu behar du mutikoaren ardura, nahiz eta Eduardok ez zuen inoiz osabarekin hitz egin. Egunak joan eta egunak etorri, Miguelek Eduardori zein  lan bete behar duen erakutsiko dio: lapurtzea. Denaren erdian maitasun istorioa daukagu, Eduardo Susana izeneko neska batez maitemintzen denean.

Eduardo ez zegoen osabaren lanbidearekin ados, baina dirua irabaziko bazuten lagundu beharra zion. Denborarekin Eduardo konturatzen da Miguel osaba barik aita duela. Azkenengo momentuan Miguelen bizitza azken unera heldu ondoren, Eduardo samindurik munduan zehar  bera bakarrik  lan bila doa.
Liburua hamabost urte dituzten gazteei  proposatuko nieke;  batzuetan bizitza zein gogorra den konturatzen gara, eleberri honek  adierazten digun bezala.

Idazleak Manuel Alonso du izena. Nire ustez idazle oso argia da hain liburu korapilatsua egiteko hainbat buelta eman izan diolako idazten jarri aurretik.
Joseba Barandiaran (prentsa tailerra)

 KALIFORNIAKO NESKAK-Joxemari Iturralde
Izenburuak kultura eta izaera ezberdineko nesken istorioak kontatuko dituela iradokitzen du. Titulu indartsua eta erakargarria jartzean Joxe Mari Iturraldek asmatu duela ematen du. Anuxka izeneko neska Euskaldun bat Kaliforniara uda oso bat pasatzera  doa bere bi lagun Risky eta Ainhoarekin ingelesa ikasteko eta, zergatik ez,  dibertitzeko. Han, lagun berriak egingo ditu eta hango kultura eta ohiturak ezagutuko ditu. Oso eleberri deskriptiboa eta tipikoa iruditu zait. 
Nire ustez, amodiozko istorio gehiago izan beharko zituzkeen eleberriak; izan ere, liburua erosi nuenean, atzeko sinopsian amodio eta desamodioa aurkituko nuela jartzen zuen,  eta hori ez zen egia izan. Anuxka, ez zen inorekin maitemindu, ezta  Anuxkaz inor maitemiundu ere 
 Gainera, liburuaren erritmoa geldo samarra da, baina, beste alde batetik, euskaraz irakurtzeko erraza eta konplikazio gutxikoa dela esan dezakegu. Bestetik, Irakurri ahala, berritasun gutxi duen sentzazioa ematen  badu ere, dinamikoagoa beharko baluke ere, azkenera intriga pixka bat eta irakurtzen jarraitzeko gogo nahikoa pizten du.
Ez da amaiera atsegina duen horietarikoa izan, liburua e-mail batez amaitzen delako: Anuxka Kaliforniatik etxera datorrenean, pentsatzen nuen faltan botako zituela han egindako lagunak, baina  ez zen  horrela izan.
Lasai hartu, kritika gehienak kontrakoak izan arren dira, badu zerbait aldeko: oso erraz irakurtzen den horietakoa da; eta horregatik gutxi irakurtzen duten eta zailtasunak dituzteneei gomendatuko nieke.
Maite Atutxa & María Castaño (prentsa tailerra)

TRES METROS SOBRE EL CIELO- Filma

Federicco Mocciaren izen bereko liburuan oinarrituta daogen filma dugu. Gure sentimenduez, maitasunez, bizitzaz, ametsez... hitz egiten duen neska baten istorioa  kontatzen digu.
Pertsonaia nagusiak Babi eta Step dira. Elkarrekin maitemindu egiten dira, bien arteko alde handia dagoen arren. Istorioa ez doa haien inguruan bakarrik, haien lagunei buruz ere hitz egiten du. Garrarrantzia handia  ematen zaio filman lagunen arteko eta familia barruan  dauzkaten harremanei.
Lehenengo momentutik gustuko izan dut eta ezin izan diot ikusteari utzi amaierara heldu arte, oso interesgarria izan delako.
Hasieran,  pertsonaiak poliki-poliki ezagutzen hasten zara, eta istorioan zehar nola aldatzen diren ikusten da.
Poza eta negarra, bi sentimenduak batera adieraziko dituen pelikula  da.
Mundu guztiari gomendatuko nioke filma ikustea, baita liburua irakurtzea ere, kontatzen dena oso polita ez ezik istorioan sartuta egotea ere sentitzen delako.
Itsaso Miguel eta Arrate Zabala (prentsa tailerra)


NUNCA SERÉ TU HÉROE-María Menéndez Ponte
Guri liburu hau oso interesgarria iruditu zaigu,  nerabeentzako aproposa delako. Pertsona baten istoria kontatzen du; neska-lagunarekin, lagunekin, gurasoekin eta ikasketetan zer gertatzen zaion adierazten digu.
Zati batzuetan identifikatuta senti zaitezke, pertsonaia nagusia ere nerabea delako, eta guri etxean edo kalean gerta dakigukenarekin lotura estua  duelako.
Liburuak Andresen bitzitza kontzen digu, gauza asko gertatzen zaizkio eta oso gaizki pasatzen du, 
Batzuetan nerabea izateari uzten dio, eta pertsona heldu baten moduan hasten da pentsatzen; horrek asko lagunduko dio arazoei aurre egiten  istorioan zehar.
Gure adineko pertsona bati gerta dakiokeen istorio xumea delako eta oso entretenigarria delako gomendatzen dizuegu.

Maider Roque eta Nagore Urueña (prentsa tailerra)


KROKODILOA OHE AZPIAN- Mariasun Landa



Krokodiloa ohe azpian Mariasun Landak idatzitako liburua da. Asko gustatu zait liburu hau lehenik eta behin liburu laburra delako. Kontatzen duen istorioa oso ona da  azkenean krokodiloaren istorio guztia protagonistaren imajinazioa delako.



Erabiltzen duen hizkuntza erraza ez ezik ulergarria ere bada. Gainera, liburu laburra denez, ez dizu hainbesteko nagia ematen irakurtzen hasteko. Gehien gustatu zaigun zatia azkenengoa da, J.J konturatzen denean animaliak ikustearena imajinazio hutsa dela, eta bere lagunari ere gauza bera gertatzen zaiola.

Liburuaren arazo bakarra marrazkiak dira, hobeak izango lirateke argazkiak marrazkiak baino; horrela, irakurtzen duena askoz gehiago identifikatuko litzateke liburuan kontatzen denarekin.
                                              Oier Chico eta Ander Cue(prentsa tailerra)

LLAMANDO A LAS PUERTAS DEL CIELO- Jordi Sierra i Fabra
Llamando a las puertas del cielo lengua arloan irakurri dugun liburu bat da, guztira 3 liburu izan genituen aukeratu ahal izateko baina itxura zela eta, liburu hau aukeratu genuen irakurtzeko.
19 urteko neskato baten istorioa kontatzen du, eta bere istorioaz aparte , urte horretako udan Indian izandako bizipenak, eta batik-bat sentimenduak kontatzen ditu.  Hara erizain joatea erabakitzen du, bere familiaren nahiaren kontra. Hala ere, berak argi du zer egin nahi duen. Mutil laguna izanda doa hara, nahiz eta argi ez daukan  berarekin jarraitu nahi duen.  Indian dagoela, mutil batekin topo egingo du eta hartaz zeozer sentitzen duen sentsazioa izango du,  Mahendra izeneko Indiar bitxia ezagutzen hasten denean batez ere. Eleberriak bizitzaren balioak erakusten dizkigu, materialismoa alde batera utzita, pertsonon sentimenduak erakusten dizkigu batik bat.. Sentimenduen munduan sartuta, istorioak aurrera egingo du, Indiako misterioetan sartzeko. Ikusgarria da herrialde horretan  zer gertatu daitekeen, hainbat kultura desberdin,  makina bat hizkuntza. Horregatik guztiagatik,irudimenaz baliaturik, Indiaraino eraman gaitzakeen istorioa  iruditu zaigu. Ikaragarria da bertan kontatzen duen guztia.
Garazi Zalbidea (prentsa tailerra)                              

ARRISKUPEAN-Fernando Morillo

Fernando Morillo azpeitiar idazlearen nobela irakurri dugun ikasleek zorte handia izan dugu ikaragarri gustatu zaigulako.Gure adineko gazte batzuei gertatzen zaien ekintzak agertzen dira bertan eta hainbat arazori aurre egingo diete elkarrekin. Ekintzak misterio eta gertakizun arraroekin nahasiko dira, eta hori da liburuaren alderik onena,engantxatu egiten zaituela, ezustekoren bat dagoelako beti gertatzeko. Istorioa  Donostian kokatzen da eta orainaldiko istorioa izan daiteke zalantzarik gabe. 

Gaiari dagokionez, informatikako edo "hackerrei" buruzko informazioa ematen  da; baita lagunen arteko adiskidetasun arazo bat konpontzeko ere. Pertsonaiak Isusko, Iban, Nerea, Maitane eta Mutantea dira. Bakoitzak bere joerak ditu eta oso bereziak eta desberdinak izan arren, lagunak dira. Hona hemen guk eginiko laburpentxoa: Peñaflorida institutuko bedela hiltzen denean, inork espero ez zuen misterio bat agertzen da ezustean. Bedela ez zen guztiek uste zutena. Bedelaren iraganean enigma ikaragarria ezkutatzen zen. II.Mundu Gerran murgilduriko Europa erdiko armada eta polizia atzetik segika ibili zitzaizkionetik Donostian ezkutatu zen izena eta itxura aldatuta.  Hil ondoren, ordea, bere benetako nortasuna zein den zabaltzen da.Gazteentzat eginiko istorioa da, gazteei gustatzen zaizkien gaiak jorratzen dituelako; gainera, oso ulergarria da argitasunez baitago idatzita.
Oso gustura irakurriko genuke berriro narrazioa. Datorren urtean aukera badaukazue ez pentsa bi aldiz eta goza ezazue idazle azpeitiarraren istorioa.

Jon Del Campo eta Ander Arandia.(prentsa tailerra)

No hay comentarios:

Publicar un comentario