martes, 12 de junio de 2012

IRATI IDIRIN TXIRRINDULARIA

Irati Iridini, batxilergoan dagoen neska bati, bizikleta gainean ibiltzea ikaragarri gustatzen zaiolako egingo diogu elkarrizketa. 
 -Zergatik hasi zinen txirrindunlaritza egiten? Gurasoengandik zetorkidan zaletasuna zen, hasieran. Gero eta gogokoago nuen eta lehiaketetan parte hartzeko eskaini zidatenez, konturatu gabe nire burua txirrindularitzaren munduan ikusi nuen, eta oso pozik nago horretaz. 
 -Zaila da txirrindularitzarako entrenamendua? 
 Ondo ibiltzeko, ordu asko sartu behar dira eta, batez ere, asko sufritu behar da. Horregatik oso zaila da gustuko ez baduzu kirol hau praktikatzea.
 -Zenbat urte egin dituzu txirrindularitzan? 
 Zortzi bat urte leihaketetan parte hartzen. Baina oso txikitatik ibili izan naiz.
 -Noizbait pentsatu duzu uztea? 
Ez. Ezingo nioke bizikletan ibiltzeari utzi. Oso mundu polita iruditzen zait eta profesionaltasunaren aldetik sariak eta lorpen handiak eskuratzeko bidea ez ezik ondo pasatzeko eta disfrutatzeko ere erabiltzen dudan kirola da.
 -Txirrindularitzak ikasteko denbora asko kentzen dizu? 
 Ez. Ikasketei lehentasuna ematen baitiet. Beraz, alderantziz izango litzateke. Zoritxarrez, ikasketak dira txirrindulan ibilitzeko denbora kentzen didatenak. 
 -Zenbat ordu ematen dituzu entrenatzen? 
 Dudan entrenamenduaren arabera. Hasieran ordu gutxiago sartzen ditut gorputza ohitu dadin, eta sasoian jartzen naizen heinean ordu kopurua igo egiten dut. 
-Noizbait zerbait irabazi duzu?Zer? 
 Espainiako zenbait sari nazional taldeka eta baita Bizkaikoak ere.
 -Zein da irabazi nahi duzun saria? 
 Ahal bezainbeste sari irabazi nahiko nituzke. 

 -Noraino iritsi nahi duzu txirrindularitzan? 
Goreneko lehiaketetan parte hartzera heldu nahiko nuke. Hau da, Europakoetan, nazioartekoetan, mundukoetan, olinpiadetakoetan…. Edozein txirrindulariren ametsa litzatekeena. 
 -Zer espero duzu?
Nire amets guztiak betetzea.
 -Batxilergoa ostean zer egin nahiko zenuke? 
Medikuntza.
 -Nor da zure idoloa?zergatik? 
 Amets Txurruka. Asko sufritu duen eta oso saiatua den txirrindulari euskalduna delako. 
 -Zer moduz doakizu ikasketetan? 
Oso ondo. 
 -Ondo konpontzen zara zure herriko jendearekin? 
Bai. Ez dut inoiz arazorik izan.
 -Non ematen dituzu arratsaldeak? 
Planaren arabera, toki askotan.
 -Moda interesatzen zaizu? 
 Janzteko beste, normal. 
 -Festetara asko ateratzen zara?
 Behar beste; ez asko, ez gutxi. Festaren arabera. 
 -Zer duzu gustukoen? Hondartza ala mendia?
Mendia. Gorbeiako gurutzea ezin da konparatu munduko hondartzarik onenarekin. 
 -Nora joango zinateke uda pasatzera? 
Norvegiako fiordoetara. 

 Eskerrik asko gurekin egoteagatik eta zorte ona opa dizugu trirrindularitza munduan.
Ea hautaprobetatik ere zorioneko ateratzen den!!


Joseba Barandiaran eta Nagore Urueña (prentsa tailerra)

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada