martes, 12 de junio de 2012

JOSEBA IBARRETXE IKASKETA BURUA

Josebari txikitatik zientziak gustatu zaizkio, natura, animaliak eta landareak interesgarriak iruditzen zaizkiolako. Nahiko berandu konturatu zen  irakasketan aritzea zela berea, karrera amaitutakoan hain zuzen, Unibertsitatean bost urte eman ondoren. Unibertsitateko ikasketak amaitu zituenean ikastetxe askotan egon da irakasle, hala nola, Basaurin, Zornotzan, Durangon eta baita Gabriel Aresti institutuan ere. Horietan guztietan zientzia eta matematikako irakaslea izan zen. Azkenean, Arrigorriagako institutura etortzea erabaki bazuen etxetik hurbil zegoelako izan zen; izan ere, Arbuiakoa dugu Joseba, berton jaioa. Teknologiako ikasketak propio egin ez bazituen ere, fisika eta matematikak ikasiak zituenez gero, teknologia irakasle dugu orain, ikasketa buruaren lana betetzeaz gain. Arrigorriagako institutuko hasierako urteetan matematikako klaseak ere eman zituen. Hori ez ezik,  ikasketa burua izan aurretik euskara teknikaria ere izan genuen ikastetxean. Hamalau urtez egon da Arrigorriagako institutuan eta ez du inoiz institututik joatea  pentsatu. Hamalau urte hauetan irakasleekin harreman sendoak eta lagun handiak egin ditu nahiz eta  guztiekin ondo konpontzea ez den erraza.
Denbora librean familiarekin eta lagunekin egotea gustuko du; txangoak egiten ere oso zalea da. Kirolaz ere sano disfrutatzen du, nahiz eta futbol partidak ikusteari ( Atlhetik-enak badira bereziki), futbolean aritzeari baino gogotsuago ekiten dio. Gazterik hartu izan dio plazera irakurtzeari, eleberriak irakurtzeari  gehien bat; era berean,  saiakera ere estimu handitan du.
Ikasleek arazo handiak ematen dituztela esan digu, gehienetan portaera desegokiak izaten dituztelako. Aurten  DBH1go mailako ikasleak  dira bihurrienak. Zigorrak, ordea, ez dituztela nahiko larriak jartzen, diosku Josebak; izan ere, gehienetan egindakoaren hausnarketa egitea  aholkatzen zaie, eta kasu larrietan, zeozer larriagoa gertatu denean, alegia, etxera bidaltzen dituztela.
Institutuan gurasoekiko harremana oso ona da; izan ere, beti prest daude laguntzeko eta ekintza zein jarduera berriak proposatzeko.
Etorkizunean Josebaren ustez, kezkagarriena geletako ikasle kopurua handitzea izango da. Josebak  zentroan aldatuko lukeena espazioa handiaraztea izango litzateke. Bestetik, haren ustez, gaur eguneko ikasleen tramankulu eta telefono erabilera ugariaren inguruan, mugikorrek onura baino  arazo handiagoak dakartzatela esaten du hainbat teknologiako trasteren erabilera okerragatik.

Aitor Zaballa eta Jon del Campo (prentsa tailerra)

No hay comentarios:

Publicar un comentario