lunes, 5 de marzo de 2012

MARTXOAREN 8a, EMAKUMEAREN EGUNA

Urteetan egin izan dugun bezala, aurten ere institutuan gogoan izango dugu martxoaren 8a, emakume langilearen  eguntzat hartu dena  aspaldidanik.
XX. mendearen hasieran zenbait herrialdetan  urteko beste egun batzuetan egiten bazen, 1908an New York-eko fabrika batean 146 emakume langile hil zirelako ezagutzen dugu gehienok martxoaren 8a. Protestatzen ari ziren soldata eskasasak eta oso lan baldintza txarrak zituztelako; gainera, jaurtiki zizkieten suzko bonbek izugarrizko sutea eragin zuten.
Hala ere, zenbait historialariren iritziz, gogoratzen dena ez da 1908ko gertaera, 1909ko irailaren 27an gertatutakoa baizik. Badirudi New York-eko 20.000 langilek, gehienak emakumezkoak, 13 aste iraun zuen greba egin zutela. Sufrimendu latza jasan zuten, gosea, atxiloketak, despidoak..., baina eskatutakoa bete zedin lortu zuten. 1909ko martxoaren 8an berriro deitu zen manifestazioa, hobekuntza gehiago eskatzeko.

wikipediatik hartuta
Gurean klaseak normaltasunez ematen badira ere, aparteko ekitaldi txiki eta aipagarrietan parte hartzen dugu ikasle zein irakasleok: kiniela antzeko galdetegia, musika, lazotxo moreak banatzea, atsedenaldietan patioetan marrazkiak egitea..., emakumeen gizarteratze eta lan egite horretan erabateko berdintasuna lortzeko oraindik asko falta dugula aldarrikatu nahian. 
Historian zehar gizonaren nagusitasuna handia izan den arren, hortik-handik eta hemendik balio handiko emakumeak izan dira, korrontearen kontra lanean, nekatu gabe, sinisten zutenaren alde gogor jokatzeko. Horietako batzuk kiniela antzeko batean bildu dituzte zenbait irakaslek. Jaitsi ezazu segidan ikusiko duzun dokumentua; izen-abizenak eta eskatutako datuak ondo bete ondoren (horretarako nahi duzun tokitan lor dezakezu informazioa) ikastetxearen goiko sarreran jarritako postontzian bota edo edozein irakasleri eman. Den-denak asmatzen dituztenentzat, ez dudarik izan, sariak izango dira.
Animo!!!

MARTXOAK 8

 Kiniela etxean  bete duzuenontzat, emaitzak jakin nahi izanez gero, klikatu ondorengo estekan, hor ikusiko baituzue zein emakumeri dagokion zein zeregin: Erantzunak

Sari banaketa atsedenaldian egin dugu, trikiti eta txistuaren musikaz alaiturik. Irabazleak ondoko bi ikasleak izan dira: JON HIERRO eta OLATZ GOMEZ

                       
                        Olatz Gómez
     
                   Jon Hierro



Ostegunean, 8an, eguraldi kaskarrak ez zigun utzi nahi izan genuen irudia patioan marrazten. Horregatik, gaur, 9, eguzkiak lagun, sekulako koloretako loretxoa egin dute hainbat ikaslek zenbait irakasleren laguntzaz. Zu bazaude ondorengo argazki segidan????



No hay comentarios:

Publicar un comentario