domingo, 4 de marzo de 2012

ELURRETAN

Pasadan otsailaren 15ean, Batxiler lehenengo mailako ikasleak eskiatzera joan ziren Baldezkaraira. Han, bi orduko eski klase bat eman zieten. Egun benetan polita izan zen, lagunekin eskiatzen ,  ondo pasatzeko helburu bakarrez; hori, bai, Heziketa Fisikoan ikasitako kirolak praktikan jartzeko parada ezin hobea.

Goizeko zazpietan Arrigorriagatik abiatu eta bidaia luze baten ondoren, errepidearen ertzak elurrez betetzen joan ziren, gero eta gehiago. Azkenean 9:15ean gutxi gorabehera hara heldu ginen. Errepide bazterrak metro bat elurrez , -2ºCko tenperatura eta eskiatzeko gogoa pil-pilean. Hara heldu, dena kafetegian utzi eta azkar-azkar eskiak alokatzera joan ginen, pistetatik behera ziztuan  abiatzeko izugarrizko gogo eta nahiaz. 

Azkenean, ordua heldu zen, arratsaldeko lauretan eskiak kendu behar izan genituen autobusa hartzeko eta gure herrira bueltatzeko. Batzuetarako lehenengo aldia izan zen, beste batzuentzat ez, ordea, baina guztientzat benetan ahaztezina izango da.

Askotan gertatzen den bezala, dena ez zen ondo atera. Ana Perez gure ikaskideak irristatu eta sudurreko hezurra apurtu zuen. Berehala erreskatatu eta Logroñoko ospitalera eraman zuten. Handik, ordu batzuk pasatu ondoren, Gurutzetako ospitalera aldatu zuten ebakuntza egiteko. Horren ondorioz, hainbat hilabetez egongo da kirolik egin barik; horregatik, saskibaloiko taldeko hainbat lagunek berarekin bat egin zuten, kamisetak eginez.
Hemen utziko dizkizuegu egun horretan egindako argazkietako batzuk, ez guk beste disfrutatzen duzuen!
 Unai Zabaleta B1B

No hay comentarios:

Publicar un comentario