lunes, 6 de junio de 2016

UDAL FOROA

Joan den ostegunean Udal Foroa izan genuen udaletxeko udalbatza-aretoan. Hamazazpi ikaslek hartu genuen parte, eta Asier Albizua alkatea, Carlos Atutxa alkateordea eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugelako arduradunak ere han izan ziren.
Ikasturtean zehar ikastetxean egindakoak azaldu genituen, eta Arrigorriagan egindako diagnostikotik ateratako eskari eta konpromisoak helarazi genizkion alkateari.




Egindakoak asko izan dira: kabiak, konposta, hazien tailerra, sendabelarren tailerra, patruila berdea, barruko ortua, elikadurari buruzko programa...

Alkateari azaldutako proposamenak hauek dira:
1-Bertako zuhaitzen inguruko informazioa eta sentsibilizazio ekintzak garatu herrian; gure ustez, ez ditugu zuhaitzak ongi ezagutzen, eta interesgarria litzateke bertako zuhaitzak balorean ipintzea herritarren artean.
2-Toki jakin batzuetan, estetika albo batera utzita, ez moztu belarrak biodibertsitatea babesteko.
3-Asfalto-guneetan biodibertsitatea handitzeko neurriak hartu: lorontzi handiak jarri…

Eta, hartutako konpromisoak, honakoak:
1-Mendikosolon eta Arrigorriagako erdigunean daude zuhaitzen inguruko informazioa emateko, kartelen diseinua egitea, eta kartelak jartzea.
2-Arrigorriagan egiten diren landaketetan ikasleok parte hartze aktiboa izatea.
3-Gure etxeetan, biodibertsitateari lagunduko dion keinu txiki bat egitea: landare bat jarri intsektu onak erakartzeko, txorientzako jantokitxoa egitea, tximeletentzako hoteltxoa eraikitzea…

Eskerrik asko Agenda 21 programan parte hartu duzuen guztioi!

Patxo Fernandez de Larrinoa (Agenda 21eko arduraduna)

No hay comentarios:

Publicar un comentario