
1967an arrakasta handia izan zuen marrazki bizidunezko filma atera zuten Oscarra ere irabazi zuen. Oraingoan, Disneyk egingo duen filmean pertsonaia errealak ageriko dira.
Protagonista nagusia, Mowgliren papera egingo duena, Neel Sethi izeneko aktore indiarra da. Hainbat pertsonaia gehiagok ere parte hartu du filmean, adibidez: Bill Murray, Ben Kingsley, Idris Elba, Lupita Nyong'o, Scarlett Johansson, Giancarlo Esposito, Christopher Walken, eta Garry Shandling. Horietako batzuek animaliei ahotsa jarri diete; ez dira agertuko filmean.
Zuzendaria, Jon Favreau da, hainbat akziozko pelikuletan aritu izan dena.
Denok dakigu Mowgliren istorioa nola hasten den: oihanaren erdian otso talde batek hazten duen mutiko baten abenturak. Bat-batean, bere etxea izan dena utzi egiten du gizajoak, Shere Khan tigreak ez baitu oihanean gizakirik onartzen.

Gazterik ikasten hasi arren, ikasketak ezin izan zituenez ordaindu, Oxforden beka bat eman zioten eta beranduago aitak Pakistanen lana lortu zion. Geroago, toki txiki bateko egunkariko editorea izan zen.
Hasieran, idazle moduan ez zuen arrakasta handia izan baina “Oihaneko liburua” 1894an argitaratu eta handik aurrera dena aldatu zitzaion. “Kim” izeneko liburuak ere 1901an argitaratu eta arrakasta bereganatu zuen.
1907 urtean, Stockholm-n, Literatura Nobel saria eman zioten. Bizitzaren gogorraz idazten zuen, adibidez, Britaniar inperioaren erorketaz, semea hil zitzaion Lehenengo Mundu gerraz , ...
1937an, hil ostean, berak idatzitako autobiografia argitaratu zuten.
Jone Landa & Joao Gomes (Prentsa tailerra)
No hay comentarios:
Publicar un comentario