domingo, 6 de marzo de 2016

ZIENTZIA MUSEOAN IKASTEN

Otsailaren 24an 4DBHko ikasleak, hiru irakasleren laguntzaz, Donostian dagoen Zientzia museorako txangoa egin zuten. Han Fisika-kimikako irakasleak hitzartutako hiru hitzalditxoak jaso zituzten neska-mutilek; bat, elektrizitateari buruzkoa; beste bat, kimikari buruz , eta hirugarrena presioari buruzkoa. Eleanitzeko taldeko ikasleei adierazpen horiek guztiak inglesez eman zitzaizkien. 
Goiza benetan laburra egin zitzaigun, hainbeste non konturatu orduko berriz geunden autobusean, etxera bueltan.

Baietz jakin zer gertatuko zaion Iraideri eskua milaka voltiorekin kargatutako perretxiko horren gainean eskua jartzean? Ondo ikusten ez bada ere, buruko ileak laztuko zaizkio...; Ay, Ama! pelukeriara zertarako joan?

Presioaren atalean: Ondotxo ikasi genuen airearen indarra zenbateakoa izan daitekeen, hainbeste non ikusten duzuen metalezko esfera horren bi zatiak gure neska-mutilek alde bietan jarrrita tira eta tira, eta ezer ez, zirkinik ere ez!
Eta kimika alorrean naturan dauden elementuak lotzeko, elkartzeko erabiltzen dituzten bideak ikasi genituen zenbait proben bidez. Kontuak atera! Sukaldatu ere egin genuen!
Berriro ere errepikatzeko moduko txangoa! Zenbat ikas daitekeen ordu pare batzuetan!







No hay comentarios:

Publicar un comentario