MARTXOAREN 8a, EMAKUME LANGILEAREN EGUNA
Urtero bezala, martxoak 8an, emakumearen langilearen eguna den neurrian patioan emakumearen sinboloa adierazten duen marrazki bat egiteko ohitura izan dugu azkeneko lauzpabost urteetan. Aurten bertan behera utzi behar izan genuen patioko ekintza euria erruz ari zelako. Horregatik, institutu barruko sarreran hala nahi izan duten ikasleak gustura aritu dira emakume langileen lazo moreen irudia hari eta orratzen bidez adierazten. Nola? begiratu ondoko argazki eta bideoan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario