jueves, 17 de marzo de 2016
ZUBIAK EGITEN TEKNOLOGIAN
Aurten ere DBH1. mailako ikasleek, teknologiako egiturak gaiarekin lotuta, zubiak diseinatu eta eraiki dituzte. Zubi hauek birziklaturiko paperez eta kartoiz eginda egon behar zuten, eta gainera, gutxienez 4kg-ko zama jasan behar zuten. Lortu zuten jakin nahi? Bideo ikusi eta ezetz asmatu.
MARTXOAREN 8a INSTITUTUAN
MARTXOAREN 8a, EMAKUME LANGILEAREN EGUNA


domingo, 6 de marzo de 2016
Arrigorriaga BHI #JEDI2016 jardunaldietan
Gure institutuak JEDI 2016 (Hezkuntza Digitala) Jardunaldietan parte hartu
zuen Marian Calvo, Idoia Rubio, Alex Aginagalde eta Juan Carlos Guerra
irakasleen eskutik.
Marian Calvok eta Idoia Rubiok DBHko 3.mailetan Erdi Aroko
Literatura lantzeko burutzen ari diren proiektuak aurkeztu zituzten: "Cabalgando con el Cid" eta "La máquina del tiempo", baita "Radio Club de Lectores" irakurketa bultzatzeko proiektua
ere. Hitzaldian aurkezpen hau erabili zuten.
Alex-ek institutan zelan baimendu diren telefono mugikorrak
eta hauen bidez egindako hainbat proiektu eta jarduera erakutsi zituen, "Por favor, no apaguen sus
móviles" aurkezpenaren bidez.
Juan Carlos-ek, bere aldetik, "Google Classroom"
tailer bat eskani zien bertaratuei.
Landutakoa web honetan ikus
daiteke.
(Juan Carlos Guerrak Institutuko web orrialdean argitaratua).
BRETAINIAKO IKASLEAK GURE ARTEAN
Urtero
bezala, ikasleen trukea proiektuaren barruan, gaur heldu dira gure institutura
Bretainako Lycée Diwan ikastetxeko ikasleak.
Gure ikasle eta irakasle batzuek ohorezko aurreskua eskaini
diete ongietorria emateko.
(Arrigorriagabhi orrialdetik harturik)
BIZENTA MOGEL YOLANDA ARRIETAREN ESKUTIK

ZIENTZIA MUSEOAN IKASTEN
Otsailaren 24an 4DBHko
ikasleak, hiru irakasleren laguntzaz, Donostian dagoen Zientzia museorako
txangoa egin zuten. Han Fisika-kimikako irakasleak hitzartutako hiru
hitzalditxoak jaso zituzten neska-mutilek; bat, elektrizitateari buruzkoa;
beste bat, kimikari buruz , eta hirugarrena presioari buruzkoa. Eleanitzeko
taldeko ikasleei adierazpen horiek guztiak inglesez eman zitzaizkien.
Goiza benetan laburra egin
zitzaigun, hainbeste non konturatu orduko berriz geunden autobusean, etxera
bueltan.
Baietz jakin zer gertatuko zaion Iraideri eskua milaka voltiorekin kargatutako perretxiko horren gainean eskua jartzean? Ondo ikusten ez bada ere, buruko ileak laztuko zaizkio...; Ay, Ama! pelukeriara zertarako joan?
Presioaren atalean: Ondotxo ikasi genuen airearen indarra zenbateakoa izan daitekeen, hainbeste non ikusten duzuen metalezko esfera horren bi zatiak gure neska-mutilek alde bietan jarrrita tira eta tira, eta ezer ez, zirkinik ere ez!
Eta kimika alorrean naturan dauden elementuak lotzeko, elkartzeko erabiltzen dituzten bideak ikasi genituen zenbait proben bidez. Kontuak atera! Sukaldatu ere egin genuen!
Berriro ere errepikatzeko moduko txangoa! Zenbat ikas daitekeen ordu pare batzuetan!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)