Sagardoa sagarrez egindako alkoholdun edaria da.
Iazko sagarrek eguzki asko izan zutenez, sagardo ugari ekarri du gure upeletara horrek. Aurtengo sagardoa oso ona dator, kolorez ederra, beste urteetan baino pixka bat ilunagoa eta usainean ere oso intentsua eta garbia: lehen sagarrekin egindako sagardoek fruta freskoaren usaina dute eta uzta amaierakoekin egindakoetan heldutasuna eta anis usainak azaltzen dira. Sagar asko izan da. Goierrin, adibidez, 500.000 litro sagardo egin da, kalitate handikoa, gainera.
Sagardo uzta berria urtarril erdi aldetik apiril bukaerara dastatu daiteke txotxean.
Sagardotegi gehienen menuetan, bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin eta txuleta egoten da; eta postrerako, berriz, gazta, menbriloa eta intxaurrak dira nabarienak.
Euskal Herrian hamahiru milioi litro sagardo atera dira. Iaz baino hainbat gehiago.
Zeri deritzo Txotx garaia? bada, sagardoa hiruzpalau hilabeteetan gorderik egon den kupeletako zotza kentzeari deritzo, zabaltzeari.
Lehenengo upela zabaltzeaz gain, bada urtero txotx garaia hasteko egunean egiten den beste zeremonia bat: Astigarragako Sagardoetxean sagarrondo bat landatzea, eguneko gonbidatuak egiten duena.
Ane Agirre & Ander Higueras (Prentsa tailerra)
No hay comentarios:
Publicar un comentario