Santo Tomas jaia Euskal herri eta hirietan egiten den
baserritarren jaia eta festa da. Ospetsuenak Donostian izaten dira, baina
Bilbon, Lekeition, Zaldibarren… ere ospetsuak izaten dira.
Gure institutuan, Arrigorriagako institutuan,
urtero bezala, ospakizun berezia egiten dugu azken urteko klase egunean, aurten
abenduaren 23an izan dena.
Bi klase-saioren ondoren, “Santo Tomas”eko ekintzaz beteriko jaialdiari eman zaio hasiera: euskal dantzak,
jolasak, xake txapelketa, herri kirolak, musika, pilota eta mus finalak, trofeo
banaketa, eta nola ez...,txorizoa eta turroia ere banatu dira!!!
Jone Landa & Oier del Cura (Prentsa tailerra)
No hay comentarios:
Publicar un comentario