Laudioko enpresa batek Gernikako arbolaren perfumea sortu du. Egileak azaldu duenez, zuhaitzaren hostoak beratuz sortu du haziak izeneko perfumea.
Perfume honen egileak 2013an eratu zuen webgune batean (http://gernikakohaziak.com/esencias) arbolaren hostoak saltzen zituen; hainbat pertsona erosten saiatu arren, batzuen herrialdeetara bidaltzea zaila egin zitzaion egileari, halako gaien kontrako salmentan zenbait tokitako araudi zorrotzak daude eta. Orduan egileari perfume bat egitea bururatu zitzaion, mendi eta ingurumen usainak dituena, etxetik urrun dauden pertsonentzat pentsatuta dagoena, herrimina dutenentzat aproposa.
Lurrinaren izena “Haziak” da eta gaur egun interneten bidez baino ezin da erosi Laster Gernikako, Gazteizeko, Iruneko, Laudioko eta Donostiako dendetan ere erosgai izango dugu.
Prezioak ondorengoak dira:
- 60ml = 24.00euro
- 100ml =20.00euro
- 200ml = 46.00euro
Jon Ander Garcia & Oihane Corpion (Prentsa Tailerra)
No hay comentarios:
Publicar un comentario